“Oso ondo antolatzea izan da gakoa”
Gero eta pertsona gehiagok, adina, ikasketa-maila edo lana alde batera utzita, hainbat aldiz berrasmatzen dute beren burua lan-ibilbidean zehar, ezagutzak eta trebetasunak eguneratuz eta hobetuz. Beti ikas daiteke zerbait berria, eta horretan oinarritzen da bizialdi osoko etengabeko prestakuntzaren printzipioa, langileari nahiz enpresari mesede egiten diona. Horren adibide dira Sara Bozal Galindo eta Cristina Laguna Casas, BIRTLHko bi ikasle, beren lan-etorkizuna [...]