albisteak

Onartzeko ezohiko aldia

Ezohiko aurreinskripzio-aldia ireki da, epe arrunteko eskatzaileek bete gabe utzitako plaza hutsak betetzeko. Modulu jakin batzuetan plazak eskaintzen dituzten zikloen zerrenda: Goi maila: 3D animazioak, jokoak eta multimedia elkarreragile Automatizazioa eta robotika industriala Fabrikazio mekanikoko diseinua Fabrikazio mekanikoko produkzioko programazioa Gizarteratzea Marketina eta publizitatea Nazioarteko merkataritza Plataforma anitzeko aplikazioen garapena Sare-informatika sistemen administrazioa Web aplikazioen garapena Zuzendaritzari laguntza ematea Erdi [...]

2026-07-21|albisteak|

eComputing 2026

Uztailaren 2an eta 3an, Gasteizen, egin zen Urrutiko Lanbide Heziketako Informatikaren Irakaskuntzari buruzko Jardunaldien X. edizioa, eComputing’26 izenekoa; aurten, BIRTLHk antolatuta. Jardunaldi hauen helburua da Lanbide Heziketako Informatika eta Komunikazioak arloan jarduten duten irakasleen artean esperientziak, ezagutza eta jardunbide egokiak trukatzea, bereziki, urrutiko irakaskuntzari arreta jarriz. Era berean, aukera ona izan ohi da curriculum-edukiei buruz hausnartzeko, metodologiak partekatzeko eta [...]

2026-07-10|albisteak|

Korrikako zozketa: baditugu 5 irabazleak!

Eskerrik asko Korrikaren harira antolatutako zozketan parte hartu duzuen guztioi; itzela izan da ikasleen eta irakasleen erantzuna! Oso harrera ona izan du ekimenak eta dagoeneko egin dugu zozketa: sariak oso banatuta egon dira hiru lurraldeetan barrena eta bost irabazleak ikasleak izan dira. Bide batez, ohar garrantzitsu bat: galdetegiari buruzko lehen mezua gaztelaniaz jaso bazenuen, Ikasgela Birtualeko zure profilean hizkuntza [...]

2026-03-27|albisteak|

Hizkuntza ez-sexista gazteleraz eta euskaraz

Hizkuntza ez da neutroa: errealitatea eraikitzen du, balioak transmititzen ditu eta bizi garen gizartea islatzen du. Horregatik, hizkuntza inklusiboa eta ez-sexista erabiltzea funtsezkoa da komunikazio bidezkoagoa eta errespetuzkoagoa lortzeko. Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna izango denez, gure komunikazioetan hizkuntzaren erabilera inklusiboagoa sustatzeko jarraibideak biltzen dituen gida praktiko bat partekatu nahi dizuegu.  Bertan, gaztelaniaz eta euskaraz hizkuntza era inklusiboan erabiltzeko [...]

2026-03-03|albisteak|

Oier Zalbidea 2026ko Cyberlehian finalista

BIRTLHentzat berri bikaina izan da hau jakitea: Oier Zalbidea, Sareko Sistema Informatikoen Administrazioko zikloko ikaslea, CyberLehia zibersegurtasun lehiaketako finalerako hautatu dute. Final hori martxoaren 5ean, Tabakaleran (Donostian), izango da. CyberLehia Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak eta Zibersegurtasunaren Euskal Agentziak (CyberZaintza) sustatutako lehiaketa bat da; eta helburua LHko ikasleen artean zibersegurtasunaren kultura sustatzea da, CTFn (Capture The Flag) oinarritutako erronka [...]

2026-02-26|albisteak|

Plaza hutsak dituzten moduluetako matrikulazioa

Matrikula-epea ireki dugu bigarren lauhilekoko moduluetan geratu diren plaza hutsak betetzeko (uko-egiteen eta matrikula-baliogabetzeen ondorioz sortutakoak). Plazak mugatuak dira eta aurreko onarpen-faseetako (25-26 ikasturtea) baremazio-ordena errespetatuz esleituko dira. Prozesu horretan parte hartu ez zuten pertsonen eskaera berriak ere onartuko ditugu; hala ere, horiek jatorrizko itxaron-zerrendaren ondoren prozesatuko dira. Plaza bat eskatu nahi baduzu, jarraitu urrats hauek: Aztertu prestakuntza-eskaintza [...]

2025-12-17|albisteak|

LinkedInen gaude!

BIRTLHn urratsak egiten jarraitzen dugu gure hezkuntza- eta lanbide-komunitatetik gertu egoteko. Pozez adierazten dizuegu dagoeneko profil ofiziala dugula LinkedInen; aurrerantzean, bertan partekatuko ditugu gure ikastetxeko berriak eta nobedadeak, gure ikasleen proiektuak eta lorpenak, baita Lanbide Heziketaren arloko jarduera, ekitaldi, lankidetza interesgarriak ere. Guri jarraitzera eta gure sare profesionalaren parte izatera gonbidatzen zaitugu. Eta hori errazteko, azalpen-bideo labur bat prestatu [...]

2025-09-19|albisteak|

Hasi dugu ikasturte berria!

BIRTLHn energia berrituekin eta hazten jarraitzeko ilusioarekin ekin diogu ikasturte berriari. Aurten, urrats garrantzitsua egin dugu gure prestakuntza-eskaintzan; izan ere, Goi Mailako hiru ziklo berri hasi gara eskaintzen: Marketina eta Publizitatea, Nazioarteko Merkataritza eta Gizarteratzea. Pixkanaka ezarriko dira, eta horien bidez, gure ikasleek proiekzio handiko arloetan prestakuntza-aukera berriak eskuratzeko aukera izango dute. Gainera, aurtengo ikasturtean sei irakasleko talde bat [...]

2025-09-19|albisteak|

Onartzeko ezohiko aldia

Onartzeko ezohiko epea ireki da: uztailaren 29ra arte. Aldi horretan, aldi arruntean parte hartu duten pertsonak matrikulatu ondoren hutsik geratuko diren plazak eskaintzen dira. Plazak eskaintzen diren espezialitateak: Goi-maila: - 3D animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak (A eredua) - Fabrikazio mekanikoko diseinua (A eredua) - Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (A eredua) - Gizarteratzea (D eredua) - Marketina eta publizitatea (A [...]

2025-07-22|albisteak|

2025eko diploma-banaketa

Joan den ostegunean, ekainak 26, BIRTLHk diplomak emateko ekitaldia ospatu zuen Bilboko Itsasmuseum-en. Zeremonia hunkigarri horretan, 60 ikasle inguruk diplomak jaso zituzten hainbat espezialitatetan Lanbide Heziketako ikasketak arrakastaz amaitu ondoren. Iñaki Gaztañaga ikastetxeko zuzendariak eman zion hasiera ekitaldiari, eta hainbat ikaslek ere hartu zuten hitza, ikasturtean zehar egindako etengabeko ahaleginari esker gainditutako mugarriak balioan jarrita, bizitza akademikoaren, profesionalaren eta [...]

2025-06-30|albisteak|
Go to Top