Goi-Maila

Fabrikazio mekanikoko diseinua

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: fabrikazio mekanikoko produktuak, txapa prozesatzeko tresnak, eta polimeroetarako, galdaketako, forjaketako, estanpazioko edo pulbimetalurgiako moldeak eta ereduak diseinatzea; kalitatea ziurtatuta, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betez.

Ziklo hau A ereduan eskaintzen da, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.

  • Maila: Goi-Maila
  • Iraupena: 2.000 ordu
  • Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
  • Hizkuntza:Gaztelera

Hurrengo taulak zikloa osatzen duten prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen ditu, 2023-24 ikasturterako eskaintza zehatzarekin.

Modulua Orduak Gutxieneko ikasketa-orduak Informazio gehigarria
Osoak Aurrez aurrekoak
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
Urtekoa 60 Plaza
198 0 7 ordu / asteko
Fabrikazio mekanikoko teknikak
Urtekoa 45 Plaza
198 56 7 ordu / asteko
Fabrikazioaren automatizazioa
Urtekoa 45 Plaza
198 32 7 ordu / asteko
Produktu mekanikoen diseinua
Urtekoa 45 Plaza
297 0 10 ordu / asteko
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua
Urtekoa 45 Plaza
240 0 8 ordu / asteko
Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua
Urtekoa 45 Plaza
120 0 4 ordu / asteko
Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua
Urtekoa 45 Plaza
140 0 5 ordu / asteko
Ingeles teknikoa
1. lauhilekoa 45 Plaza
40 0 3 ordu / asteko Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)
Laneko prestakuntza eta orientabidea
1. lauhilekoa 45 Plaza
99 0 7 ordu / asteko
Enpresa eta ekimen sortzailea
2. lauhilekoa 45 Plaza
60 0 4 ordu / asteko
Lantokiko prestakuntza
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
360 360 Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian, eta Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresatan. Enpresarekin adostutako ordutegia eta egutegia jarraitu behar dira.

Enpresak eskatzen dituen norbera babesteko ekipamenduak eta jantziak erabili behar dira.
Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
50 0 3 ordu / asteko

Ziklo hau moduluka eskaintzen da, hau da, ikasle bakoitzak zein lanbide-modulutan matrikulatu hauta dezake, honako jarraibide hauek errespetatuz.

Oinarrizko moduluak*
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
Fabrikazio mekanikoko teknikak
*Modulu hauek beste modulu batzuk egiteko baldintza dira; hasieran egitea gomendatzen da.
Baldintzak
Modulu hau egiteko Gaindituta izatea
Produktu mekanikoen diseinua
(Edo batera ikastea) Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
(Gomendioa: Fabrikazio mekanikoko teknikak modulua gaindituta izatea)
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
(Gomendioa: Fabrikazio mekanikoko teknikak eta Produktu mekanikoen diseinua gaindituta izatea)
Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
(Gomendioa: Fabrikazio mekanikoko teknikak eta Produktu mekanikoen diseinua gaindituta izatea)
Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa
(Gomendioa: Fabrikazio mekanikoko teknikak eta Produktu mekanikoen diseinua gaindituta izatea)
Lantokiko prestakuntza
Zikloko beste modulu guztiak, Proiektua ezik
Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua
Zikloko beste modulu guztiak, Lantokiko prestakuntza ezik

Ziklo hau egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).

Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.

Sistema eragile bateragarriak 64 bit-eko Windows 10, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).

Garrantzitsua

  • Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 80ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
  • Fabrikazio mekanikoko teknikak moduluko saio presentzialetarako, ikasleak, ikasturte hasieran adieraziko zaizkion laneko arropa eta norbanakoaren babes ekipoak (betaurrekoak eta segurtasun botak) beharko ditu.

Heziketa-ziklo honetako saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:

CIFP Mendizabala LHII

Portal de Lasarte Kalea, 23, 01007, Gasteiz - Araba

Webgunera joan
CIFP Barakaldo LHII

Aldapa kalea, 3, 48901 Barakaldo - Bizkaia

Webgunera joan
CIFP Hernani Lanbide Heziketa LHII

Karmelo Labaka kalea, 7, 20120, Hernani - Gipuzkoa

Webgunera joan

Lurralde bakoitzerako 2023-2024 ikasturterako aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu ditzakezu hemen:

Araba Bizkaia Gipuzkoa
  • Delineatzaile proiektugilea.
  • CADeko teknikaria.
  • Produktuak garatzeko teknikaria.
  • Matrizeak garatzeko teknikaria.
  • Tresnak garatzeko teknikaria.
  • Moldeak garatzeko teknikaria.
  • Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.

Titulazio baliokideak

Zikloa amaitzean, Fabrikazio mekanikoko diseinuko teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasuna eskuratuko du ikasleak:

  • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako formulario honen bidez:

idazkaritza@birt.eus
945 56 7953

2019-07-03|