Prestakuntzaren onarpena

Bitarteko telematiko bidez Lanbide Heziketako heziketa-zikloak, urrutiko modalitatean ematea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailburuaren, 2010eko urriaren 11ko AGINDUAK arautzen du Euskadin. Modalitate telematiko honetan gainditutako moduluek erabateko balioa izango dute eskaintza partzialeko irakaskuntza gisa.

Baldintza teknikoak

Prestakuntza hau, ordenagailu pertsonalaren erabilera, ofimatika eta Internet-i buruzko oinarrizko ezagutza (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreen erabilera, etab.) duten ikasleentzat da gomendagarria.

Interneterako sarbidea duen edozein ekipotatik sar badaiteke ere, derrigorrezkoa da ikasturte osoan ordenagailua, webcam eta Interneterako sarbide propioak izatea, horren jarraipena bermatzeko.

Heziketa eredua

Ikasketa-sistema

Honako hau eskaintza partzial erdi-presentzialeko modalitate telematikoa da:

  • Modalitate telematikoa informazio eta komunikazio teknologien erabileran oinarritzen da, baita Internetek eskaintzen dituen hainbat baliabideen erabileran ere. Hauen bitartez, ikaskuntza autonomo eta kolaboratiboa bultzatzen dugu.
  • Modulu batzuen zati batzuk irakaskuntza presentzial gisa jasoko dira, moduluaren ezaugarriek edo erabili beharreko metodologiek hala eskatzen dutenean.

Irakaslearen jarraipena eta laguntza

Tutoreak ikaskuntza-prozesua zuzendu eta bere jarraipena egingo du, ikaslearen bilakaeraren datuak etengabe bilduz, orientazioak emanez eta ikastaroaren eduki edo jarduerei buruz heltzen zaizkion kontsultei irtenbidea emanez. Irakasaldian tutoreak ikasleen eskaerei 24 ordutan erantzungo die, gehienez ere.

Era berean, programazioan modulu bakoitzaren tutoretza-ordutegia adieraziko da, telefono, txat edo bideokonferentzien bidez, gure ikasleek tutoreekin harreman zuzenerako aukera izan dezaten.

Ebaluazio-sistema

  • Ebaluazio jarraia: unitate didaktiko bakoitzean hainbat ebaluazio jarduera burutzen dira, bai telematikoki burututako zereginen bidez, bai presentzialki egindako jardueren bitartez.
  • Ebaluazio partziala: borondatezkoa da eta ikasturte erdialdera egiten da, urteko moduluetan.
  • 1. azken ebaluazioa: ebaluazio jarraia gaindituta dutenak aurkez daitezke.
  • 2. azken ebaluazioa: 1. azken ebaluazioa gainditu gabe dutenak aurkez daitezke.

Ebaluazio-tresnak

Jarduera desberdinetan izandako parte hartzearen bitartez ikaslearen ekimena, autonomia eta lantaldean jarduteko gaitasuna baloratu nahi ditugu.

Unitate didaktikoetako ebaluazio-jardueren bitartez, eguneroko lana aintzat hartu eta ikasturtean zehar planifikatutako helburuak lortu direla ziurtatu nahi dugu.

Azterketa presentzialak idatzizkoak nahiz praktikoak izan daitezke. Hauen bidez, konpetentzia profesionalak eskuratu direla eta zereginen egilea ikaslea bera dela ziurtatu nahi dugu.