Profesionaltasun-ziurtagiria (C Graduak)
Beste urte batez BIRTLHk, azaroan hasi eta ekaina bitartean, Mendekotasuna duten pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa ematea profesionaltasun-ziurtagiria eskainiko du, Hezkuntza Sailak antolatuta. Landunek edo okupatuek nahiz langabezian dauden pertsonek baliatu ahal izango dute ziurtagiri hori. Ikastaro hau modu erdipresentzialean ematen da, % 90eko online osagai nagusiarekin eta % 10eko presentzialarekin (10 saio). Hau da, lanbide-prestakuntza lortzeko, online prestakuntza, BIRTLHren [...]