– Rocío Letona Aguilar –

Plataforma anitzeko
aplikazioen
garapena

Urteetan beste sektore batean lan egin ondoren, gehiago motibatzen ninduen eta etorkizunerako proiekzio ona izango zuen zerbaiten bila nenbilen, eta horrek bultzatu ninduen ziklo hau ikastera.

Gaur egun, software-aholkularia naiz; zehazki, enpresetan kudeaketa ekonomikoko softwarea konfiguratzen dut, eta laguntza eskaintzen diet arazo edo zalantzei aurre egiteko. Egia esan, aukera asko daude aholkularitzan software mota desberdinetan. Nire lanean gehien gustatzen zaidana da ezarpen edo laguntza bakoitza erronka bat dela, ez baitaude bi berdinak. Gainera, telelana egiten dut, eta horrek aukera ematen dit lanarekin bidaiatzeko eta ordutegi malgua izateko, bezeroak artatuta egotea lehenetsiz. Bezero bakoitzarekiko harremanak ere asko aberasten nau.

– Elisa Callejón Laorden-

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

Automobilgintzako lantegi batean egiten nuen lan, eta fabrikazio-prozesuak hobeto ezagutzeko eta hobetzeko jakin-mina nuen. Prestakuntza jasotzeko eta enpresan gora egiteko asmoz, gradu hau aurkitu nuen. Online izanik, nire lanarekin uztar nezakeen, probatzea erabaki nuen, eta gero eta atentzio handiagoa ematen zidan sektore bat aurkitu nuen.

Ikasketa hauek profil teknikoagoa lortzeko aukera eman didate, eta gaur egun nire lana torneaketa-prozesuak optimizatzea da. Bezeroak planoan eskatutako piezen eskakizunak identifikatu behar dira, prozesua definitu, programazioa egin, prozesua kontrolatu eta lortutako piezak zuzenak direla egiaztatu, etab. Oso pozgarria da prozesuen denborek hobera egiten dutela egiaztatzea, horrek, errentagarritasuna handitzea ere badakarrelako.

– Teresa del Romero Montes –

Web
aplikazioen
garapena

Aurreko ikasketekin lan-egoera ez zen oso itxaropentsua, eta nire ibilbide profesionala bideratzea erabaki nuen. Programatzaileen eskariaz jabetuta, ziklo hau ikasi nuen. Bokazioz izan zela esan nahi nuke, edo txikitatik ordenagailuak konpontzea gustatzen zitzaidala, baina ez…, edonola ere, hastea eta erabat maitemintzea izan zen.

Gaur egun, erabiltzailearen esperientzia diseinatzen egiten dut lan (UX diseinua), pertsonen eta teknologiaren arteko interakzioaren kalitatea hobetzea da helburua, interfazeak eta lan-fluxu erakargarri, irisgarri eta eraginkorrak diseinatuz, diziplina anitzeko taldeekin lankidetzan (datu-analistak, ingeniariak, diseinu grafikoko teknikariak, etab.). Lan sortzaile eta desafiatzailea da, etengabe eboluzionatzen eta hazten ari den eremu batean. Asko gozatzen dut lanaren alde gizatiarrenaz: pertsonei bizitza pixka bat errazago egiten saiatzea.

– Oscar Pérez Martínez-

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta

Neurri batean amaren gaixotasunagatik, eta, baita langabezi handiko sasoi baten etxez etxeko laguntzaren eskaera handitu egin zelako, informatzen hasi eta ziklo hau egiten amaitu nuen.

Orain egoitza batean egiten dut lan egoiliarrei laguntzen, gosaltzeko eta/edo medikuaren bisitarako prestatzen, bazkariarekin, paseoarekin, siestarekin…. Osasun-langileekin lankidetzan aritzen gara, eta egunero sistema informatiko batean sartzen dugu egunean zehar gertatutakoa, jarraipen zehatza egiteko.

Egoiliar bakoitzak bere beharrak ditu, baina ahal den neurrian aktibitatea eta alaitasuna manten dezaten saiatzen gara. Lan gogorra da une batzuetan, baina atsegina pertsona kalteberekiko tratuari dagokionez, bizitzaren errealitatea erakusten du amaitzen ari denean. Nahiko enplegu-merkatu egonkorra da, baina uste dut ez dagoela behar beste ordainduta ekonomikoki, zentro pribatuei dagokienez.

– Estibaliz Bermejo Morgado –

Fabrikazio mekanikoko diseinua

Bizitzak beste bide batzuetatik eraman ninduen arren, betidanik delineatzaile izan nahi nuen. Inoiz ez da berandu, beraz animatu egin nintzen eta ikasketa hauei esker nire ametsa bete nuen.

Orain, praktikak egin nituen enpresako bulego teknikoan egiten dut lan. Piezak hornitzeaz eta ekipo bakoitza fabrikatzeko eta muntatzeko beharrezko dokumentazioa eta planoak prestatzeaz arduratzen gara. Erantzukizun handiko lan konplexua da. Erronka handia!

Piezak diseinatzea gustatzen zait, eta fabrikatuta eta funtzionamenduan ikustea zoragarria da.

Perfekzionista bazara eta xehetasunekiko gustua baduzu, espazio-ikuspegia baduzu eta ordenagailuarekin ondo moldatzen bazara, fabrikazio-prozesuekiko jakin-mina baduzu eta etengabe eboluzionatzen ari den ingurune batean ikasteko gogoa baduzu, ziur lan honetan ekarpen handia egin dezakezula.

– Miguel Alonso Sebastian –

3D Animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak

25 urte daramatzat logistikaren sektorean lanean eta, azkenean, lan baten monotoniak aldaketa bat bilatzera bultzatzen zaitu. Betetzen ninduen eta, aldi berean, lan bihur zitekeen zerbaiten bila nenbilen. Eta horrela egin nuen topo ziklo honekin. Beti eman dit atentzioa pertsonaien diseinuak eta bideojokoek, eta horretarako balio ez nuela uste nuen arren, hemen nago, bi urte geroago, ikasten ari naizenarekin haur bat bezala ilusionatuta.

Oraindik ez daukat argi zertan lan egin nahiko nukeen. Alde batetik, animazioan aritzea gustatuko litzaidake, baina bideojokoak sortzeko zaletasuna ere hartzen hasia naiz, beraz, oraindik ez dut ezeren alde egiten.

Ziklo hau gomendatuko nuke zirraragarria iruditzen zaidalako, lan gehiena praktikoa da, eta horrek zerbait berria sortzeko motibatzen zaitu. Gainera, irakasgaiak aukeratu ahal izatean, estutasunik gabe ikas dezakezu (niretzat, aita naizen aldetik, oso garrantzitsua da).

– David Peña Orte –

Administrazioa eta finantzak

Beti gustatu izan zait administrazioaren eta enpresen barne-kudeaketaren alderdi hori, eta pentsatu nuen Administrazioaren eta finantzen zikloa ikasteak lan-irteera ona izan zezakeela. Ikasketa hauek aukera ematen dizute ia edozein arlotan lan egiteko, eta bateragarriak dira beste edozein prestakuntzarekin.

Gaur egun, kirol-erakunde baten administrazio-zatia kudeatzen egiten dut lan. Egunero egiten dudan lanak duen erabilgarritasunaz eta garrantziaz jabetzeak asko motibatzen nau. Gainera, ordutegi-malgutasuna daukat.

– Shandra Martínez de la Fuente –

Osasun-larrialdiak

Nirea bokaziozkoa izan zen, ostalaritza sektorean egiten nuen lan, eta norbaiti arreta emateko anbulantzia eskatu behar izan nuenetan, beti geratzen nintzen gehiago egiteko gogoz, ezagutzak izan nahi nituen gehiago laguntzeko, eta horregatik ikasi nuen ziklo hau.

Orain anbulantzia batean egiten dut lan. Anbulantzietako langileok pertsonen bizitzatan sartzen gara, unerik txarrenetakoetan ziurrenik, eta gure arretarekin esperientzia hori eramangarriagoa egin dezakegu, askotan, patologiagatik ezer gutxi egin dezakezu, baina lasaitasuna transmititu dezakegu eta egoera eramangarriagoa bihurtu. Horixe espero nuen lan honetatik. Nahiz eta beste gradu batzuetako zubi gisa ikasi, esperientzia gisa oso polita iruditzen zait.

– Isaac Kwame Sieh –

Sukaldaritza eta gastronomia

Ziklo hau aukeratu nuen sukaldatzea izugarri gustatzen zaidalako. Gainera, erdi-presentziala zenez, erraza egin zitzaidan aldi berean lan egitea eta ikastea, irakaslearen eta gainerako ikaskideen laguntza guztiarekin.

Lanpostuen eskaera handia duen sektorea da, gaur egun bi lekutan egiten dut lan, egoitza batean eta taberna batean, eta oraindik ere lan-eskaintzak iristen zaizkit. Nire lanaren egunerokoan denetarik egiten dugu egoitzan: eguna gosaria prestatuz hasten da, gero eskaerak jasotzen ditugu, eguneko janariaren zerbitzuak prestatzen ditugu lehen mailako bi platerekin eta bigarren mailako beste birekin, hurrengo eguneko menuetarako elikagaiak prestatzen ditugu, eta abar. Janaria prestatzea nire pasioa da, artelan bat bezalakoa da, eguna bukatutakoan jendea zu zoriontzera etortzen da janariagatik eta horrek indarra eta animoak ematen dizkizu jarraitzeko.