Goi-Maila

Zuzendaritzari laguntzea

Zuzendaritzari laguntzeko Goi-Mailako Teknikaria Tituluari lotutako moduluak eskaintzen dira.

Titulu honen konpetentzia orokorra da: zuzendaritzari eta beste sail batzuei laguntzea entitatearen antolamenduan, ordezkaritzan eta funtzio administratibo eta dokumentaletan; entitatearen barneko eta kanpoko informazioa eta komunikazioa kudeatzea; eta ordezkaritza bidez beste zeregin batzuk egitea, beharrezkoa bada. Horretarako, ingelesa eta/edo atzerriko hizkuntza erabiliko da –beharrezkoa denean–, indarrean dagoen legeria aplikatuko da, bezeroen gogobetetasuna ziurtatuko duten kalitatea kudeatzeko protokoloei jarraituko zaie, eta lan-arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen arabera jardungo da.

Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.

  • Maila: Goi-Maila
  • Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
  • Hizkuntza:Euskara

Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:

  • Zuzendaritzari laguntzeko Goi-mailako Teknikaria
    • Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
  • 1. Ziurtagiri Profesionala: Zuzendaritzari laguntza ematea enpresaren komunikazioaren kudeaketan
    • Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa
    • Ofimatika eta informazioaren prozesua
    • Komunikazioa eta bezeroarentzako arreta
    • Informazioaren kudeaketa aurreratua
    • Ingelesa
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
  • 2. Ziurtagiri Profesionala: Enpresa-ekitaldien protokoloa eta antolamendua
    • Ofimatika eta informazioaren prozesua
    • Ingelesa
    • Atzerriko bigarren hizkuntza
    • Enpresa-protokoloa
    • Enpresa-ekitaldien antolamendua
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
  • 3. Ziurtagiri Profesionala: Zuzendaritzarako laguntza administrazio- eta merkataritza-kudeaketan
    • Dokumentazio juridikoa eta enpresa-dokumentazioa kudeatzea
    • Ofimatika eta informazioaren prozesua
    • Merkataritza-jardueraren prozesu integrala
    • Komunikazioa eta bezeroarentzako arreta
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)

Modulua Ziurtagiri Profesionala Orduak Gutxieneko
ikasketa-orduak
Informazio gehigarria
Osoak Aurrez aurrekoak
Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 100 0 6 ordu / asteko
Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa
2. lauhilekoa 45 Plaza
99 0 6 ordu / asteko
Bulegotika eta informazioaren prozesua
Urtekoa 45 Plaza
ZP1
ZP2
ZP3
231 0 7 ordu / asteko
Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1
ZP2
ZP3
198 0 12 ordu / asteko
Ingeles profesionala
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP3 63 0 3 ordu / asteko
Ingeles aurreratua
2. lauhilekoa 45 Plaza
72 0 5 ordu / asteko

1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
120 0 8 ordu / asteko

1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko
Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta
2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta
1. lauhilekoa 45 Plaza
42 0 3 ordu / asteko
Merkataritza-jardueraren prozesu integrala (2027-2028 ikasturtetik aurrera)
Urtekoa 45 Plaza
ZP1 231 0 7 ordu / asteko
Enpresa-protokoloa (2027-2028 ikasturtetik aurrera)
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP3 120 0 8 ordu / asteko
Enpresa-ekitaldien antolamendua (2027-2028 ikasturtetik aurrera)
1. lauhilekoa 45 Plaza
140 0 9 ordu / asteko
Informazioaren kudeaketa aurreratua (2027-2028 ikasturtetik aurrera)
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP2 120 0 8 ordu / asteko
Atzerriko bigarren hizkuntza (Frantsesa) (2027-2028 ikasturtetik aurrera)
1. lauhilekoa 45 Plaza
120 0 8 ordu / asteko
(Hautazkoa) (2027-2028 ikasturtetik aurrera)
2. lauhilekoa 45 Plaza
84 0 5 ordu / asteko
(Hautazkoa) Ekintzailetza (2027-2028 ikasturtetik aurrera)
2. lauhilekoa 45 Plaza
84 0 5 ordu / asteko
Modulu arteko proiektua (2027-2028 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
50 0 3 ordu / asteko Gainerako moduluak gainditu ondoren egitea gomendatzen da
Prestakuntza enpresan (2027-2028 ikasturtetik aurrera)
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
260 260 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez)

Modulu bakoitzean zer ikasiko duzun zehatzago jakin nahi baduzu, sartu Oinarrizko Curriculum Diseinuan. Hezkuntza Ministerioak ez du dokumentu hau eguneratu Lanbide Heziketaren Lege berriaren arabera, eta, beraz, ez ditu barnean hartzen ezarritako modulu berriak.

Dokumentu hau kontsultatuz gero, ezagutu ahal izango dituzu heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen baliozkotze posibleak eta konpetentzia-atalekin duten korrespondentzia.

Heziketa-ziklo osoa osatu nahi bada, garrantzitsua da ibilbidearen hasieran oinarrizko moduluak ikastea eta gomendio hauei jarraitzea. Bestela, aldez aurretik beharrezko ezagutza eta gaitasunik ez izateak bideraezin bihur dezake modulu jakin batzuk gainditzea.

Oinarrizko moduluak
Merkataritza-jardueraren prozesu integrala
Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta
Bulegotika eta informazioaren prozesua

Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).

Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.

Sistema eragile bateragarriak Windows 10/11, Linux eta Macintosh OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).

Laster argitaratuko da 2026-2027 ikasturterako behin-behineko egutegia.

Zuzendaritzari laguntzea zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:

  • Zuzendaritzako laguntzailea.
  • Laguntzaile pertsonala.
  • Zuzendaritzako idazkaria.
  • Despatxu eta bulegoetako laguntzailea.
  • Laguntzaile juridikoa.
  • Giza Baliabideetako sailetako laguntzailea.
  • Administrazioetako eta organismo publikoetako administrariak.

Titulazio baliokideak

Zikloa amaitzean, Zuzendaritzari laguntzeko goi-mailako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak:

  • Laneko Arriskuen Prebentzioko Oinarrizko Maila: Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: