Erdi-Maila

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta

Titulu honen konpetentzia orokorra da mendekotasun-egoeran dauden pertsonei etxeko eta instituzioetako esparruan arreta egitea, horien bizi-kalitatea mantentzeko eta hobetzeko, eta, horretarako, laguntza-jarduerak egitea –ez osasunekoak–, baita jarduera piskosozialak eta etxeko kudeaketan laguntzeko jarduerak ere, prebentzio eta segurtasuneko neurriak eta arauak aplikatuta, eta, beharrezkoa denean, beste zerbitzu batzuetara bideratuta.

Heziketa-ziklo hau D eta A ereduetan eskeintzen da.

  • Maila: Erdi-Maila
  • Iraupena: 2.000 ordu
  • Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
  • Hizkuntza:Gaztelera eta euskara

Hurrengo taulak zikloa osatzen duten prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen ditu, 2023-24 ikasturterako eskaintza zehatzarekin.

Modulua Orduak Gutxieneko ikasketa-orduak Informazio gehigarria
Osoak Aurrez aurrekoak
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak
Urtekoa 45 Plaza
132 0 4 ordu / asteko
Etxeko laguntza
Urtekoa 45 Plaza
264 0 9 ordu / asteko
Osasun-arreta
Urtekoa 45 Plaza
198 16 7 ordu / asteko
Arreta eta laguntza psikosoziala
Urtekoa 45 Plaza
252 0 8 ordu / asteko
Lehen laguntzak
1. lauhilekoa 45 Plaza
66 12 4 ordu / asteko
Gizarte-trebetasunak
1. lauhilekoa 45 Plaza
99 0 7 ordu / asteko
Telelaguntza
1. lauhilekoa 45 Plaza
99 0 7 ordu / asteko
Laneko prestakuntza eta orientabidea
1. lauhilekoa 45 Plaza
105 0 7 ordu / asteko
Komunikaziorako laguntza
2. lauhilekoa 45 Plaza
99 8 7 ordu / asteko
Arreta higienikoa
2. lauhilekoa 45 Plaza
105 8 7 ordu / asteko
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea
2. lauhilekoa 45 Plaza
105 0 7 ordu / asteko
Ingeles teknikoa
2. lauhilekoa 45 Plaza
33 0 3 ordu / asteko Ingeleseko oinarrizko ezagutzak izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)
Enpresa eta ekimen sortzailea
2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko
Lantokiko prestakuntza
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
380 380 Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian, eta Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresatan. Enpresarekin adostutako ordutegia eta egutegia jarraitu behar dira.

Enpresak eskatzen dituen norbera babesteko ekipamenduak eta jantziak erabili behar dira.

Ziklo hau moduluka eskaintzen da, hau da, ikasle bakoitzak zein lanbide-modulutan matrikulatu hauta dezake, honako jarraibide hauek errespetatuz.

Baldintzak
Modulu hau egiteko Gaindituta izatea
Lantokiko prestakuntza
Zikloko beste modulu guztiak

Ziklo hau egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).

Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.

Sistema eragile bateragarriak Windows 10, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).

Garrantzitsua

  • Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 80ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.

Heziketa-ziklo honetako saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:

IES Francisco de Vitoria BHI

El Salvador Kalea, 1, 01012, Gasteiz - Araba

Webgunera joan
IES Eskurtze BHI

Eskurtze kalea, 11, 48012, Bilbo - Bizkaia

Webgunera joan
IES Plaiaundi BHI

Plaiaundi, 20301, Irun - Gipuzkoa

Webgunera joan

Lurralde bakoitzerako 2023-2024 ikasturterako aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu ditzakezu hemen:

Araba Bizkaia Gipuzkoa
  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea instituzioetan eta/edo etxean.
  • Arreta psikiatrikoko zentroetako zaintzailea.
  • Gerokultorea.
  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen gelazainburua eta azpigelazainburua instituzioetan.
  • Adinekoen eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoitzetako plantako laguntzaile arduraduna.
  • Etxez etxeko laguntzako laguntzailea. Etxez etxeko arretako laguntzailea.
  • Familiako langilea.
  • Hezkuntza bereziko laguntzailea.
  • Laguntzaile pertsonala.
  • Telelaguntzako teleoperadorea.

Titulazio baliokideak

Zikloa amaitzean, Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak:

  • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
  • Euskera B1 maila: Zikloa euskaraz egiten dutenek ez dituzte aurkeztu beharko Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-ziurtagiriak sektore publikoko kontratazio-prozesuetan, ezta euskara-ikasketak egiten jarraitzeko ere.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako formulario honen bidez:

idazkaritza@birt.eus
945 56 7953

2019-07-03|