Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
Titulu honen konpetentzia orokorra da ekipo-ondasunen mekanizazio bidezko fabrikazioa eta muntaia planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuaren kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen babeserako sistemak gainbegiratzea.
Ziklo hau A ereduan eskaintzen da, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.
- Iraupena: 2.000 ordu
- Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
Moduluak
Hurrengo taulak zikloa osatzen duten prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen ditu, 2023-24 ikasturterako eskaintza zehatzarekin.
Modulua | Orduak | Gutxieneko ikasketa-orduak | Informazio gehigarria | |
---|---|---|---|---|
Osoak | Aurrez aurrekoak | |||
Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan Urtekoa 60 Plaza |
132 | 0 | 4 ordu / asteko | |
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa Urtekoa 60 Plaza |
231 | 21 | 8 ordu / asteko | |
Fabrikazio-prozesuen gauzatzea Urtekoa 45 Plaza |
198 | 112 | 7 ordu / asteko | |
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa Urtekoa 45 Plaza |
165 | 0 | 5 ordu / asteko | |
Fabrikazioa mekanikoko sistema automatikoen programazioa Urtekoa 45 Plaza |
100 | 30 | 4 ordu / asteko | |
Produktuen egiaztapena Urtekoa 45 Plaza |
165 | 28 | 6 ordu / asteko | |
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa Urtekoa 45 Plaza |
240 | 72 | 8 ordu / asteko | |
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) 2. lauhilekoa 45 Plaza |
40 | 8 | 3 ordu / asteko | |
Produkzioaren programazioa Urtekoa 45 Plaza |
120 | 0 | 4 ordu / asteko | Arrakastaz ikasia izateko komenigarria da zikloaren ikuspegi orokor bat izatea. Horregatik, aurreko modulu-zerrendatik azkena ikastea komeni da (zerrendako batzuekin batera ere ikas daiteke) |
Ingeles teknikoa 1. lauhilekoa 45 Plaza |
40 | 0 | 3 ordu / asteko | Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira) |
Laneko prestakuntza eta orientabidea 1. lauhilekoa 45 Plaza |
99 | 0 | 7 ordu / asteko | |
Enpresa eta ekimen sortzailea 2. lauhilekoa 45 Plaza |
60 | 0 | 4 ordu / asteko | |
Lantokiko prestakuntza 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
360 | 360 | Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian, eta Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresatan. Enpresarekin adostutako ordutegia eta egutegia jarraitu behar dira. Enpresak eskatzen dituen norbera babesteko ekipamenduak eta jantziak erabili behar dira. | |
Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
50 | 0 | 3 ordu / asteko |
Matrikularako argibideak
Ziklo hau moduluka eskaintzen da, hau da, ikasle bakoitzak zein lanbide-modulutan matrikulatu hauta dezake, honako jarraibide hauek errespetatuz.
Oinarrizko moduluak* |
---|
Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan |
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa |
Fabrikazio-prozesuen gauzatzea |
Baldintzak | |
---|---|
Modulu hau egiteko | Gaindituta izatea |
Produktuen egiaztapena |
Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan
(Edo batera ikastea) Fabrikazio-prozesuen gauzatzea
|
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa |
Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa
(Edo batera ikastea) Fabrikazio-prozesuen gauzatzea
|
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) |
Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa
(Edo batera ikastea) Fabrikazio-prozesuen gauzatzea eta/edo Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa
|
Lantokiko prestakuntza |
Zikloko beste modulu guztiak, Proiektua ezik
|
Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua |
Zikloko beste modulu guztiak, Lantokiko prestakuntza ezik
|
Baldintza teknikoak
Ziklo hau egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.
Sistema eragile bateragarriak Windows 10, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza). Hala ere, erabiliko diren tresnetako batzuk Windowserako bakarrik daude eskuragarri. Horregatik, Mac OS eta Linux erabiltzaileek Windows makina birtualak muntatzeko prest egon beharko dute.
Horretaz gain, Interpretazio grafikoa fabrikazio mekanikoan eta Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) moduluetarako:
- Gutxienez 8 GB-eko RAM memoria duen ordenagailua. (16 GB gomendatuta)
- I5 prozesadorea (i7 errendimendu egokirako gomendatua)
- SSD motako disko gogorra
- 64 biteko Windows sistema eragilea.
Saio presentzialak
Garrantzitsua
- Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 80ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
- Fabrikazio-prozesuen gauzatzea moduluaren saio presentzialetarako, ikasleak, ikasturte hasieran adieraziko diren laneko arropa eta norbanakoaren babes ekipoak (betaurrekoak eta segurtasun botak) beharko ditu.
Heziketa-ziklo honetako saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:
Egutegia
Irtenbide Profesionalak
- Mekanikako teknikaria.
- Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna.
- Metalak lantzeko makinen eragileen arduraduna.
- Muntatzaileen arduraduna.
- CNCko programatzailea.
- Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
- Produkzioaren programatzailea.
Titulazio baliokideak
Zikloa amaitzean, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasuna eskuratuko du ikasleak:
- Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako formulario honen bidez:
idazkaritza@birt.eus
945 56 7953