Sukaldaritza eta gastronomia
Titulu honen konpetentzia orokorra da sukaldaritzako produkzioaren esparruan sukaldaritzako mota guztietako elaborazioak aurrez elaboratzeko, prestatzeko, kontserbatzeko, amaitzeko/aurkezteko eta zerbitzatzeko jarduerak gauzatzea, ezarritako kalitate-protokoloei jarraiki, eta higieneari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenbabesari buruzko arauen arabera jardunda.
Ziklo hau A ereduan eskaintzen da, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zebitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.
- Iraupena: 2.000 ordu
- Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
Moduluak
Hurrengo taulak zikloa osatzen duten prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen ditu, 2022-23 ikasturterako eskaintza zehatzarekin.
Modulua | Orduak | Gutxieneko ikasketa-orduak | Informazio gehigarria | |
---|---|---|---|---|
Osoak | Bertarakoak | |||
Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea Lehen lauhilekoa 40 Plaza |
66 | 0 | 4 ordu / asteko | |
Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak Urtekoa 30 Plaza |
165 | 96 | 6 ordu / asteko | Ezin da Sukaldaritzako Teknikak moduluarekin batera egin, saio presentzialak egun berdinetan bait dira |
Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa Urtekoa 30 Plaza |
297 | 96 | 10 ordu / asteko | |
Sukaldaritzako teknikak Urtekoa 30 Plaza |
330 | 157.5 | 11 ordu / asteko | Ezin da Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak moduluarekin batera egin, saio presentzialak egun berdinetan bait dira |
Jatetxe-arloko postreak Urtekoa 30 Plaza |
168 | 80 | 6 ordu / asteko | |
Sukaldaritzako produktuak Urtekoa 30 Plaza |
294 | 96 | 10 ordu / asteko | |
Laneko prestakuntza eta orientabidea Lehen lauhilekoa 40 Plaza |
105 | 0 | 7 ordu / asteko | |
Eskaintza gastronomikoak 2. lauhilekoa 40 Plaza |
99 | 0 | 7 ordu / asteko | |
Ingeles teknikoa 2. lauhilekoa 40 Plaza |
33 | 0 | 2 ordu / asteko | Ingeleseko oinarrizko ezagutzak izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira) |
Enpresa eta ekimen sortzailea 2. lauhilekoa 40 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | |
Lantokiko prestakuntza Lehen edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
380 | 380 | Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian, eta Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresatan. Enpresarekin adostutako ordutegia eta egutegia jarraitu behar dira. Enpresak eskatzen dituen norbera babesteko ekipamenduak eta jantziak erabili behar dira. |
Matrikularako argibideak
Ziklo hau moduluka eskaintzen da, hau da, ikasle bakoitzak zein lanbide-modulutan matrikulatu hauta dezake, honako jarraibide hauek errespetatuz.
Oinarrizko moduluak* |
---|
Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea |
Baldintzak | |
---|---|
Modulu hau egiteko | Gaindituta izatea |
Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak |
(Edo batera ikastea) Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
|
Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa |
(Edo batera ikastea) Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
|
Sukaldaritzako teknikak |
(Edo batera ikastea) Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
|
Jatetxe-arloko postreak |
Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak
|
Sukaldaritzako produktuak |
Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa
Sukaldaritzako teknikak
|
Lantokiko prestakuntza |
Zikloko beste modulu guztiak
|
Bateraezintasunak | |
---|---|
Modulua | Ez egin modulu honekin |
Sukaldaritzako teknikak | Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak |
Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak | Sukaldaritzako teknikak |
Baldintza teknikoak
Ziklo hau egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Interneterako sarbidea duen edozein ekipamendutik sar badaiteke ere, nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.
Sistema eragile bateragarriak Windows 10, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).
Saio presentzialak
Garrantzitsua
- Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 80ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
- Saio hauetarako, ikasleak, ikasturte hasieran adieraziko zaizkion laneko arropa eta sukaldeko materiala beharko ditu.
Heziketa-ziklo honetako saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:
Galdakaoko ikastetxeko sukaldeko instalazioak eta ekipoak bisita daitezke gure tour birtualarekin.
I.E.S. Galdakao Ostalaritza B.H.I.
Sixta Barrenetxea kalea, 24, 48960, Galdakao - Bizkaia
Webgunera joanI.E.S. Gamarra Ostalaritza B.H.I.
Presagana kalea, 1, Gamarra Nagusia, 01013, Gasteiz - Araba
Webgunera joanEgutegia
Irtenbide Profesionalak
- Partidaburua.
- Kolektibitateetako(egoitzak, eskolak,…), jatetxe, eta janari laster edo presako sukaldari.
- Gozogile.
Titulazio baliokideak
Zikloa amaitzean, Sukaldaritza eta gastronomiako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo egiaztapenak eskuratuko ditu ikasleak:
- Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
- Elikagaien manipulazioa: Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea lanbide-moduluak, elikagaien manipulatzaile gisa jarduteko gaitasuna ematen du.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako formulario honen bidez:
idazkaritza@birt.eus
945 56 7953