Goi-Maila

Sareko informatika-sistemen administrazioa

Titulu honen konpetentzia orokorra da informatika-sistemak konfiguratzea, administratzea eta mantentzea, sistemaren funtzionaltasuna, bere baliabideen osotasuna eta zerbitzuak bermatuta, betiere eskatutako kalitatearekin eta indarrean dagoen arautegia betez.

Ziklo hau A ereduan eskaintzen da, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.

  • Maila: Goi-Maila
  • Iraupena: 2.000 ordu
  • Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
  • Hizkuntza:Gaztelera

Hurrengo taulak zikloa osatzen duten prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen ditu, 2023-24 ikasturterako eskaintza zehatzarekin.

Modulua Orduak Gutxieneko ikasketa-orduak Informazio gehigarria
Osoak Aurrez aurrekoak
Sistema eragileak ezartzea
Urtekoa 45 Plaza
264 12 9 ordu / asteko
Sareak planifikatzea eta administratzea
Urtekoa 45 Plaza
198 20 7 ordu / asteko
Datu-baseak kudeatzea
Urtekoa 45 Plaza
198 0 7 ordu / asteko
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
Urtekoa 45 Plaza
132 0 4 ordu / asteko
Sistema eragileak administratzea
1. lauhilekoa 45 Plaza
120 0 8 ordu / asteko
Web-aplikazioak ezartzea
1. lauhilekoa 45 Plaza
100 0 7 ordu / asteko
Segurtasuna eta erabilgarritasun handia
1. lauhilekoa 45 Plaza
100 0 7 ordu / asteko
Laneko prestakuntza eta orientabidea
1. lauhilekoa 45 Plaza
99 0 7 ordu / asteko
Hardware oinarriak
2. lauhilekoa 45 Plaza
99 12 7 ordu / asteko
Sareko zerbitzuak eta Internet
2. lauhilekoa 45 Plaza
120 0 8 ordu / asteko
Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea
2. lauhilekoa 45 Plaza
60 0 4 ordu / asteko
Ingeles teknikoa
2. lauhilekoa 45 Plaza
40 0 3 ordu / asteko Ingeleseko oinarrizko ezagutzak izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)
Enpresa eta ekimen sortzailea
2. lauhilekoa 45 Plaza
60 0 4 ordu / asteko
Lantokiko prestakuntza
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
360 360 Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian, eta Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresatan. Enpresarekin adostutako ordutegia eta egutegia jarraitu behar dira.

Enpresak eskatzen dituen norbera babesteko ekipamenduak eta jantziak erabili behar dira.
Sareko informatika-sistemak administratzeko proiektua
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
50 0 3 ordu / asteko

Ziklo hau moduluka eskaintzen da, hau da, ikasle bakoitzak zein lanbide-modulutan matrikulatu hauta dezake, honako jarraibide hauek errespetatuz.

Oinarrizko moduluak*
Sistema eragileak ezartzea
Sareak planifikatzea eta administratzea
*Modulu hauek beste modulu batzuk egiteko baldintza dira; hasieran egitea gomendatzen da.
Baldintzak
Modulu hau egiteko Gaindituta izatea
Sistema eragileak administratzea
Sistema eragileak ezartzea
Sareak planifikatzea eta administratzea
Sareko zerbitzuak eta Internet
Sistema eragileak ezartzea
Sareak planifikatzea eta administratzea
Web-aplikazioak ezartzea
Datu-baseak kudeatzea
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea
Sistema eragileak ezartzea
Sareak planifikatzea eta administratzea
Datu-baseak kudeatzea
Segurtasuna eta erabilgarritasun handia
Sistema eragileak ezartzea
Sareak planifikatzea eta administratzea
Lantokiko prestakuntza
Zikloko beste modulu guztiak, Proiektua ezik
Sareko informatika-sistemak administratzeko proiektua
Zikloko beste modulu guztiak, Lantokiko prestakuntza ezik

Ziklo hau egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).

Ziklo honetako jardueren ezaugarriak kontuan hartuta, beharrezkoa da gutxienez 8 GB-ko RAM memoria duen ordenagailu bat izatea. Horrez gain, nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar kamera, mikrofonoa eta entzungailuak/bozgorailuak, software eguneratua eta Interneterako konexioa izatea, jarraipena bermatzeko.

Sistema eragile bateragarriak Windows 10, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza). Hala ere, erabiliko diren tresnetako batzuk Windowserako bakarrik daude eskuragarri. Horregatik, Mac OS eta Linux erabiltzaileek Windows makina birtualak muntatzeko prest egon beharko dute.

Garrantzitsua

  • Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 80ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
CIFP Ciudad Jardín LHII

Araba kalea, 39, 01006, Gasteiz - Araba

Webgunera joan
IES Zubiri-Manteo BHI

Jose Migel Barandiaran kalea, 10-12, 20013, Donostia - Gipuzkoa

Webgunera joan
CIFP Elorrieta-Erreka Mari LHII

Agirre Lehendakariaren etorb., 184, 48000 Bilbo - Bizkaia

Webgunera joan

Lurralde bakoitzerako 2023-2024 ikasturterako aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu ditzakezu hemen:

Araba Bizkaia Gipuzkoa
  • Sistemen administrazioko teknikaria.
  • Informatikako arduraduna.
  • Internet zerbitzuetako teknikaria.
  • Mezularitza elektronikoko zerbitzuetako teknikaria.
  • Laguntza eta euskarri teknikoko langilea.
  • Telelaguntzako teknikaria.
  • Datu-baseen administrazioko teknikaria.
  • Sareetako teknikaria.
  • Sistemen gainbegiratzailea.
  • Komunikazio-zerbitzuetako teknikaria.
  • Web inguruneetako teknikaria.

Titulazio baliokideak

Zikloa amaitzean, Sareko Informatika-sistemen Administrazioko teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasuna eskuratuko du ikasleak:

  • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako formulario honen bidez:

idazkaritza@birt.eus
945 56 7953

2019-07-03|