Hurrengo ikasturteetan, lanbide-heziketako sistema berri bat jarriko da abian Euskadin, malguagoa eta pertsonen bizialdi osoko lanbide-prestakuntzako beharretara eta produkzio-premia berriek eskatzen dituzten gaitasunetara egokitua. Sistema berri horrek berrikuntza garrantzitsuak izango ditu datorren 2024-25 ikasturtetik aurrera ezartzen hasiko garen BIRTLHren prestakuntza-eskaintzan.

  • BIRTLHk zeharkako modulu profesionalak eta B graduei lotutako modulu profesionalak eskainiko ditu, honako titulazio hauek egiaztatu ahal izateko.
    • Gaitasun-ziurtagiriak (B graduak): modulua gaindituz lortuko dira.
    • Ziurtagiri-profesionalak (C graduak): berau osatzen duten modulu espezifikoak gaindituz lortuko dira, 80 orduko enpresako prestakuntza-aldiarekin batera.
    • Oinarrizko Teknikaria, Teknikaria edo Goi-Mailako Teknikaria (D graduak): dagokion heziketa-zikloari lotutako modulu guztiak gainditu beharko dira, bere ziurtagiri profesionaletako enpresako prestakuntza-aldien baturaz gain.
    • Prestakuntza-ziklo bat amaitu aurretik, gaitasun-ziurtagiriak edo/eta ziurtagiri profesionalak eskuratu ahal izango dira.
  • BIRTLHko matrikula zeharkako moduluen edo/eta berariazko moduluen (B graduak) arabera egingo da, eta beraz, ez da beharrezkoa izango sartzeko baldintza akademikoak edo profesionalak egiaztatzea. Hau da, ez da ezinbestekoa izango aldez aurreko titulaziorik egiaztatzea matrikulatu ahal izateko, baina onarpenean Matrikulazio-gidan adierazitako lehentasun-irizpideak aplikatuko dira.

Gainera, 2025-2026 ikasturtean, aldaketa hauek gertatuko dira Heziketa Zikloen curriculumean:

  • Lantokiko Prestakuntza eta OrientazioaEnpresa eta Ekimen Sortzailea eta Ingeles Teknikoa zeharkako moduluak desagertu egingo dira, eta modulu berri hauek ezarriko dira: Ingeles Profesionala, Digitalizazio ekoizpen-sektoreei aplikatua, Iraunkortasun ekoizpen-sistemari aplikatua, Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I eta II, eta aukerako moduluak.
  • Erdi-mailako zikloek ziklo-amaierako Proiektua modulu bat izango dute, lehendik ere Goi-mailako zikloetan zegoena.
  • Lantokiko Prestakuntza modulua eskaintzen den azken ikasturtea izanen da. Modulu honetan lehenago sarbiderik lortzen ez duenak curriculum berria osatu beharko du, baliozkotu daitezkeen moduluak izan ezik.

Azkenik, 2026-2027 ikasturtean curriculum berria bakarrik eskainiko da.