Onarpen-prozesuak hiru fase ditu:

  1. Egin nahi dituzun ikasketak eskatzeko aurreinskripzioa (dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko duzu, baldintzak betetzen dituzula egiaztatzeko)
  2. Esleipena, non matrikulatu ahal izango zaren moduluak baremo-ordenaren arabera esleituko zaizkizun.
  3. Matrikula eta ordainketa, zeinean aukeratuko dituzun egokitu zaizkizun moduluak, behin betiko egitea erabakitzen dituzunak.

Esleitutako modulu guztietan matrikulatzea derrigorrezkoa ez denez, beti geratzen dira ondorengo esleipenekin betetzen diren plaza libreak: prozesua ez da lehen esleipenean amaitzen, eta irailera arte luza daiteke.

Esleipenak Ikasgunearen bidez argitaratuko dira. Prozeduran zehar, abisuak bidaliko zaizkie parte hartzen duten pertsona guztiei, posta elektronikoaren eta sms bidez, zure aurreinskripzioan eman duzun telefono mugikorrera. Horregatik, emandako kontaktuak zuzenak direla egiaztatu behar duzu.

Prozesua behar bezala egiteko, bete jarraibide eta aholku hauek:

Zalantzak badituzu
harremanetan jarri gurekin

Harremanetan jarri

1. Aurreinskripzioa

1.1. Aurreinskripzio-eskaerarako moduluak zehaztu

Matrikulatzeko gomendioak

  • Hartu unetxo bat eskabide-orrian moduluak behar bezala ordenatzeko. Lehentasun-ordena horrek zehaztuko ditu egin ditzakezun moduluak.
  • Modulu bakoitzarentzat balioetsitako asteko orduak eta ordu totalak kontuan har itzazu. Ziklo bakoitzaren “Moduluak” atalean dituzu.
  • Arreta berezia jarri moduluak aukeratzeko ordenan (kontuan izan batzuek baldintzak dituztela). Ziklo bakoitzeko “Matrikularako argibideak” atalean daukazu.
  • Saio presentzialak dituzten moduluen ordu presentzial kopurua (existitzen badira), ordutegia eta egutegia kontuan har itzazu. Ziklo bakoitzaren “Moduluak” atalean dituzu.
  • Zure egoera pertsonala, familiarra eta profesionala kontuan hartuta, astero ikasteari dedikatu ahal izango diozun ordu-kopurua kalkula ezazu, zure matrikula doitzeko.
  • Bete zure eskaera ideala (nahi duzunari gehien egokituko litzaiokeena). Aurreinskripzioa egitean, burutzeko asmoa dituzunak baino modulu gehiago aukeratzea gomendatzen dizugu. Kontuan izan ezazu agian ez zaituztela modulu guztietan onartuko.
  • Nahiz eta matrikulan ezingo duzun gainditu ordu-muga (700 ikasle berria zarenean eta 1.000 sartzeko lehentasuna duzunean), aurreinskripzioan ordu-kopurua mugagabea da.
  • Baliozkotzat edo salbuetsitzat jotzen dituzun moduluetan ez matrikulatzea gomendatzen dizugu. Baliozkotzeei eta salbuespenei buruzko informazioa kontsultatu.

Ez duzu matrikulatu behar baldintzak betetzen ez dituzun moduluetan:

Modulu bakoitzaren eskakizunak (izanez gero) dagokion zikloko “Matrikularako argibideak” atalean kontsulta ditzakezu. Modulu bateko baldintzak betetzen ez badituzu eta bertan matrikulatzen bazara, litekeena da hori gainditzeko gai ez izatea. Bi aukera izango dituzu:

  • Modulua ez gainditzea; beraz, 2 deialdi kontsumituko dituzu eta, ziurrenik, hurrengo ikasturterako lehentasuna galduko duzu matrikulazioan.
  • Matrikula baliogabetzea; beraz, hurrengo ikasturterako lehentasuna galduko duzu matrikulazioan.

Erabili tresna hau zure eskaera diseinatzeko:

DEFINITU ZURE PRESTAKUNTZA-IBILBIDEA

1.2. Aurreinskripzio-eskaera egin

Aurreinskripzio datak

Sartzeko eskaera eta dokumentazioa aurkeztea Ohiko epea
Eskaera aurkeztea maiatzaren 8tik 26ra bitartean
Eskaera aldatzeko edo zuzentzeko aukera maiatzaren 26ra arte
Dokumentazioa aurkeztea Ekainaren 15era arte, EAEko administrazioan dokumentaziorik ez duten pertsona guztiak

Ekainaren 30era arte, gainerakoek

Ezin badituzu izapideak epe horretan egin, beharrezko dokumentazioa ez duzulako edo dena delako arrazoiengatik, kontuan izan ezohiko aldi bat dagoela, libre geratzen diren plazak esleitzeko irekitzen dena.

Ikasgunean sartzeko jarraibideak

  • 1. urratsa: Erregistratu Ikasgunean.
  • 2. urratsa: Sartu zure kontuan.
  • 3. urratsa: Ezkerreko menuan, zabaldu Administrazio-prozesuak eta laguntzak azpimenua, eta hautatu Onarpen eskaerak aukera. Hurrengo pantailan, egin klik LH urrutikoa aukeran.
  • 4. urratsa: Sortu urrutiko LHko eskaera berria, eta hautatu interesatzen zaizun zikloa.
  • 5. urratsa: Aukeratu izena eman nahi duzun moduluak lehentasun-ordenaren arabera, aurretik emandako aholkuei jarraituz.
  • 6. urratsa: Eskaera bete ondoren, gorde, bidali eta inprimatu.
  • 7. urratsa: Eskaeran aldaketak egin nahi izanez gero, epea irekita dagoen bitartean egin ahal izango da.
  • 8. urratsa: Aurreinskripzioan bertan online dokumentazioa ez baduzu eransten, aurkeztu horretarako ezarritako edozein lekutan (ez da beharrezkoa eskabidearen kopia ikastetxera bidaltzea).

Dokumentazioa

Zer dokumentazio aurkeztu behar den
  • Identifikazio-agiria (NANa, AIZa, …) alde bietatik.
  • Sartzeko bide gisa alegatutako titulua. Homologatu gabe dauden atzerriko ikasketen kasuan, homologazioa eskatu izanaren bolantea aurkeztuko da behin-behinean.
  • Notak jasotzen dituen ikasketa-espedientearen ziurtagiria. Batez besteko nota izenburuan agertzen bada, ez da beharrezkoa.

Dokumentazio gehigarria kasu zehatzetarako bakarrik:

  • Errendimendu handiko kirolariaren ziurtagiria.
  • Tasak murriztu izanaren ziurtagiria: familia ugaria, terrorismoaren biktimak eta senideak, desgaitasunen bat duen pertsonaren bat ardurapean duten familiak, genero-indarkeriaren biktimak eta asilo-eskatzaileak, nazioarteko babesaren onuradunak eta aberrigabeak.

Eskatutako dokumentazioa Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batean idatzita egon behar da (euskaraz edo gaztelaniaz).

BIRTLHn matrikulatuta egon diren ikasleek, ikasturte honetan edo aurrekoetan, ez dute zertan dokumentaziorik aurkeztu behar, salbu eta lehentasuna galdu badute eta sartzeko bidea aldatzeko beste titulu bat aurkeztu nahi badute edo tasak murrizteko baldintzak betetzen badituzte (azken kasu horretan, indarrean dagoen justifikazio-agiria aurkeztu behar da beti). Aurreko ikasturteetan BIRTLHn aurkeztu izanagatik dokumentaziorik ez aurkeztea erabakitzen bada, aurreinskripzioaren oharren eremuan jaso behar da.

Nola aurkeztu behar den dokumentazioa

Dokumentazioa artxibo bakar batean igoko da Ikasgunearen plataformara.

Espedientea 2014-2015 ikasturtea baino geroagokoa bada eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren aplikazio informatikoan agertzen bada, ez da beharrezkoa izango titulua eta espediente akademikoa aurkeztea. Gainerako kasuetan, dokumentazioa ekainaren 16a baino lehen aurkeztu behar da.

Prozedura osorik online egitea gomendatzen da: eskaneatu eta dokumentu guztiak pdf bakar batean edo eskaeraren antzeko batean erantsi behar dira ikasgunean.

Parte-hartzaileak berariaz arduratzen dira aurkeztutako dokumentazioa egiazkoa izateaz. Agiriren bat faltsutu edo manipulatuz gero, prozedura honetan parte hartzeko eskubidea galduko dute, legokiokeen erantzukizun zibil edo penalari kalterik egin gabe. Beharrezkotzat joz gero, jatorrizko dokumentazioa edo dokumentazio konpultsatua aurkeztu beharko da.

Argibidea

  • Baliozkotze eta salbuespenaren prozedura ikaslea matrikulatu ondoren hasten da; beraz, fase honetan ez da horretarako dokumentaziorik aurkeztu behar (dokumentazio hori ez da kontuan hartuko inolako ondorioetarako).

2. Esleipena

Matrikulazio-egutegia Ohiko epea
Behin-behineko zerrendak argitaratzea uztailaren 4a
Behin-behineko zerrendei erreklamazioa uztailaren 4tik 6ra bitartean
Behin betiko zerrendak argitaratzea uztailaren 7a
Matrikula berrestea eta ordainketa formalizatzea uztailaren 7tik 10ra bitartean
Esleipen berriak eta matrikulazioa webgunean argitaratuko dira

Modulu bakoitzeko plaza guztietatik % 5 gordeko dira % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutela egiaztatzen dutenentzat, eta beste % 5 errendimendu handiko kirolarientzat (eskabidean markatu eta egiaztagiriak erantsi behar dira).

Onarpen-prozeduran lehentasuna izango dute prozeduraren aurreko ikasturtean BIRTLHn matrikulatuta egon diren ikasleek, baldin eta moduluren bat gainditu badute eta matrikulatu ziren gainerako moduluetatik bat ere utzi edo baliogabetu ez badute. Moduluren bat suspendituz gero, eskubide horri eusteko, beharrezkoa da, gainera, etengabeko ebaluazioa gainditzea eta amaierako azterketetako batera aurkeztea.

Antzinako ikasleen eskaerak ordenatzeko ondorengo irizpideak aplikatuko dira hurrenez hurren:

Sartzeko lehentasuna duten ikasleak

1. Zikloan gaindituriko modulu kopurua
2. Matrikulazioarekiko gaindituriko modulu kopuruaren ehunekoa
3. Ikasketa espedienteko batezbesteko nota

Ikasle berriak zikloan

Eskaerak ordenatzeko ondorengo taulako irizpideak aplikatuko dira hurrenez hurren:

Erdi-maila

Kuotak Sarbide-mota Lehentasuna
%65 DBHtik (%30)

Erreserbatzen da:

  • %25 Oinarrizko LHko zikloak gainditu ondorengo titulazioentzat
  • % 5 HHEko titulazioetarako
  • % 5 homologatu gabe dauden atzerriko titulazioetarako
DBHko 4. maila amaituta azken bi ikasturteetan
%20 Oinarrizko Lanbide Heziketatik Eskaera egindako zikloarekiko afinitatea
%15 1.Erdi-mailara edo goi maila sarbide-froga Erdi-mailako sarbide froga
2. Beste titulazio bidez (RD 1147/2011)

  • Teknikari-laguntzaile titulua (LH1)
  • Teknikari titulua (Erdi-maila)
  • Goi-mailako Teknikari titulua
  • Batxilergoko titulua
  • IEEko 1. zikloa gaindituta izatea
  • BBBko 2. maila gaindituta izatea
  • Unibertsitate titulua
3. Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako moduluak gaindituak
4. 25 urtez gorakoentzat unibertsitateko sarbide-froga
5. Beste sarbide-motak

Goi-maila

Kuotak Sarbide-mota Lehentasuna
%60 Batxilergotik (LOE edo LOGSE)

% 5 homologatu gabe dauden atzerriko titulazioetarako erreserbatzen da

Zikloarentzat ezarritako batxilergo mota
%30 Erdi-mailako ziklo batetik Eskaera egindako zikloarekiko afinitatea
%10 1. Goi-mailako sarbide froga
2. Beste titulazio bat

  • Batxilergo esperimentaleko 2. maila gainditua izatea
  • UBIa gaindituta izatea
  • Teknikari espezialista titulua (LHII)
3. 25 urtez gorakoentzat unibertsitateko sarbide-froga
4. Beste Goi-mailako teknikari titulu bat
5. Unibertsitate titulua

6. Bestelako sarbideak

BUP

  • Zerrendetan agertzen ez zarenean edo baztertuen zerrendetan agertzen zarenean, izapide guztiak behar bezala bete badituzu (eskaera egin eta dokumentazioa epearen barruan entregatu baduzu)
  • Zerrendetan agertzen den nota zure espedientean agertzen dena ez denean edo sartzeko bidea zuk aukeratutakoa ez denean.
  • Onarpenean zure lehentasuna, zure elbarritasuna edo errendimendu handiko kirolaria izatea ez denean kontuan hartzen

3. Matrikulazioa eta Ordainketa

Matrikula konfirmatu aurretik, egiaztatu modulu bakoitzaren baldintzak: kontsultatu “Matrikularako argibideak” atala eta egiaztatu baldintzak, saio presentzialen egutegia, guztizko orduak, etab. Dena zuzen badago, baieztatu matrikula eta egin ordainketa.

Prozedura Ikasgunearen bidez egiten da. Esleipen batean (ikus esleipen-daten eta matrikularen koadroa) plazaren bat egokitu bazaizu, zure eskabidean “matrikulatu” botoia agertuko da. Sakatu eta Administrazioaren ordainketa-pasabidera sartuko zara. Matrikula osatzeko jarraibideak bete behar dituzu.

Gogoratu ordainketa dagokion epean egiten ez bada ez zarela matrikulatuko eta egokitu zaizkizun plazak itxaron-zerrendako kideei esleituko zaizkiela hurrengo esleipenetan.