Maiatzaren 13an eta 19an BIRTLHko ate irekien jardunaldiak izan ziren, goizez eta arratsaldez. Streaming bidez (Youtube bidez) eskaini ziren
bi saio horietan, ikasketaburutzak, orientazio-departamentuak eta idazkaritzak hartu zuten parte.
Jardunaldi horietan ikastetxeko zikloen eskaintza ezagutarazi zen (Lanbide Heziketako eredu berrira egokituta), baita ikasteko metodologia eta beste alderdi batzuk ere, adibidez, matrikulazio-prozesua. Horrez gain, sortu ziren zalantzei ere erantzun genien.
Saio horien grabazioak ikusi eta entzun ahal izateko, klik egin esteka hauetan: