Erdi-Maila

Instalazio elektriko eta automatikoak

Titulu honen konpetentzia orokorra da eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behetentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea, betiere indarrean dagoen araudia eta erregelamentazioa aplikatuz, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuetako protokoloak aintzat hartuz, eta funtzionalitatea eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.

Ziklo hau A ereduan eskaintzen da, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.

  • Maila: Erdi-Maila
  • Iraupena: 2.000 ordu
  • Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
  • Hizkuntza:Gaztelera

Hurrengo taulak zikloa osatzen duten prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen ditu, 2023-24 ikasturterako eskaintza zehatzarekin.

Modulua Orduak Gutxieneko ikasketa-orduak Informazio gehigarria
Osoak Aurrez aurrekoak
Elektronika
Urtekoa 45 Plaza
132 0 4 ordu / asteko
Elektroteknia
Urtekoa 60 Plaza
198 0 7 ordu / asteko
Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak
Urtekoa 45 Plaza
105 30 4 ordu / asteko
Barneko instalazio elektrikoak
Urtekoa 45 Plaza
297 84 10 ordu / asteko
Banaketa-instalazioak
Urtekoa 45 Plaza
105 9 4 ordu / asteko
Instalazio domotikoak
Urtekoa 45 Plaza
126 35 4 ordu / asteko
Makina elektrikoak
Urtekoa 45 Plaza
126 17.5 4 ordu / asteko
Industria-automatismoak
Urtekoa 45 Plaza
264 84 9 ordu / asteko
Ingeles teknikoa
1. lauhilekoa 45 Plaza
33 0 3 ordu / asteko Ingeleseko oinarrizko ezagutzak izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira)
Laneko prestakuntza eta orientabidea
1. lauhilekoa 45 Plaza
105 0 7 ordu / asteko
Eguzki-instalazio fotovoltaikoak
2. lauhilekoa 45 Plaza
66 17.5 4 ordu / asteko
Enpresa eta ekimen sortzailea
2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko
Lantokiko prestakuntza
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
380 380 Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian, eta Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresatan. Enpresarekin adostutako ordutegia eta egutegia jarraitu behar dira.

Enpresak eskatzen dituen norbera babesteko ekipamenduak eta jantziak erabili behar dira.

Ziklo hau moduluka eskaintzen da, hau da, ikasle bakoitzak zein lanbide-modulutan matrikulatu hauta dezake, honako jarraibide hauek errespetatuz.

Oinarrizko moduluak*
Elektronika
Elektroteknia
*Modulu hauek beste modulu batzuk egiteko baldintza dira; hasieran egitea gomendatzen da.
Baldintzak
Modulu hau egiteko Gaindituta izatea
Makina elektrikoak
Elektroteknia
Eguzki-instalazio fotovoltaikoak
(Edo batera ikastea) Elektroteknia
Barneko instalazio elektrikoak
(Edo batera ikastea) Elektroteknia
Banaketa-instalazioak
(Edo batera ikastea) Elektroteknia
Instalazio domotikoak
Barneko instalazio elektrikoak
Industria-automatismoak
(Edo batera ikastea) Elektroteknia
Lantokiko prestakuntza
Zikloko beste modulu guztiak

Ziklo hau egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).

Interneterako sarbidea duen edozein ekipamendutik sar badaiteke ere, nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.

Sistema eragile bateragarriak Windows 10, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza). Hala ere, erabiliko diren tresnetako batzuk Windowserako bakarrik daude eskuragarri. Horregatik, Mac OS eta Linux erabiltzaileek Windows makina birtualak muntatzeko  edo emuladoreak erabiltzeko prest egon beharko dute.

Garrantzitsua

  • Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 80ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
  • Saio hauetarako, ikasleak, ikasturte hasieran adieraziko zaizkion laneko erremintak beharko ditu.

Heziketa-ziklo honetako saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:

CIFP Mendizabala LHII

Portal de Lasarte Kalea, 23, 01007, Gasteiz - Araba

Webgunera joan
CIFP Elorrieta-Erreka Mari LHII

Agirre Lehendakariaren etorb., 184, 48000 Bilbo - Bizkaia

Webgunera joan
CIFP Usurbil LHII

Etarte bidea, 9, 20170, Usurbil - Gipuzkoa

Webgunera joan

Lurralde bakoitzerako 2023-2024 ikasturterako aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu ditzakezu hemen:

Araba Bizkaia Gipuzkoa
  • Instalatzaile eta mantentzaile elektrikaria.
  • Eraikuntzako elektrikaria.
  • Industria-elektrikaria.
  • Mantentze-elektrikaria.
  • Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.
  • Antenen instalatzailea eta mantentzailea.
  • Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
  • Ekipo eta instalazio telefonikoetako instalatzailea eta muntatzailea.
  • Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.

Titulazio baliokideak

Zikloa amaitzean, Instalazio Elektriko eta Automatikoko teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak:

  • Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
  • Behe-tentsioko instalatzaile baimenduaren txartela: Tituluaren lanbide-modulu guztien multzoan ezarritako prestakuntzak, gaitasuna ematen du Behe-tentsioko instalatzaile baimenduaren txartela lortzeko, bai oinarrizko kategorian, bai espezialistarenean.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako formulario honen bidez:

idazkaritza@birt.eus
945 56 7953

2019-06-28|