BIRTLHk kalitatea bere politikaren eta estrategiaren funtsezko zati gisa definitzen du, eta kalitatean oinarritutako kudeaketa-sistemak hartu ditu antolakundea kudeatzeko erreferentzia-eredutzat. Funtsezko erreferenteak UNE-EN ISO 9.001: 2015 arauan oinarritutako kalitatea ziurtatzeko sistema dira.

Politika hori bere MISIOAN, IKUSPEGIAN ETA BALIOETAN identifikatzen da, eta helburuen eta prozesuen bidez hedatzen da.

Zentroko pertsona guztiek onartzen dute honako hauekiko konpromisoa:

  1. Aplikatzekoak diren baldintzak betetzea.
  2. Sistemaren etengabeko hobekuntzan aktiboki parte hartzea.
  3. Hezkuntza-, zientzia- eta teknika-garapen garrantzitsuak kontuan hartzea.
  4. Ikastetxearen gizarte-erantzukizuna asetzea.
  5. Jabetza intelektuala kudeatzea.
  6. Alderdi interesdun garrantzitsuen beharrak eta itxaropenak kontuan hartzea.