Goi-Maila

Gizarteratzea (Euskaraz)

Gizarteratzeko Goi-mailako Teknikaria Tituluari eta haren lau Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.

Titulu honen konpetentzia orokorra gizarteratzeko parte-hartzeak programatzea, antolatzea, ezartzea eta ebaluatzea da, horretarako estrategia eta teknika espezifikoak aplikatuta, aukera-berdintasuna sustatuta, eta, uneoro, hartzaileekiko errespetuz jokatuta eta haientzat zein profesionalarentzat ingurune seguruak sortzen direla bermatuta.

  • Maila: Goi-Maila
  • Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
  • Hizkuntza:Gaztelera

Eskainitako moduluak titulu eta ziurtagiri profesional hauei lotuta daude:

  • Gizarteratzeko Goi-mailako Teknikaria
    • Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
  • 1. Ziurtagiri Profesionala: Esku-hartze soziala eta bitartekotza komunitate- eta bizikidetza-eremuan
    • Gizarte-trebetasunak
    • Lehen laguntzak
    • Gizarte esku-hartzearen testuingurua
    • Bizikidetza-unitateentzako arreta
    • Bitartekaritza komunitarioa
    • Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak
    • Gizartean esku hartzeko metodologia
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
  • 2. Ziurtagiri Profesionala: Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea eta autonomia sustatzea mendekotasun-egoeran dauden pertsonekin
    • Gizarte-trebetasunak
    • Gizarte esku-hartzearen testuingurua
    • Autonomia pertsonalaren sustapena
    • Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak
    • Gizartean esku hartzeko metodologia
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
  • 3. Ziurtagiri Profesionala: Mendekotasun-egoeratik kanpo geratzeko arriskuan dauden kolektiboak gizarteratzea eta laneratzea
    • Gizarte esku-hartzearen testuingurua
    • Gizarteratzea eta laneratzea
    • Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak
    • Gizartean esku hartzeko metodologia
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
  • 4. Ziurtagiri Profesionala: Berariazko hezkuntza-laguntza behar duten ikasleen gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzeari laguntzea (ACNEAE)
    • Gizarte-trebetasunak
    • Hezkuntzako esku-hartzearen babesa
    • Autonomia pertsonalaren sustapena
    • Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak
    • Laneko arriskuen prebentzioa
    • Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)

Ondorengo taulan laburbilduta daude Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren tituluari lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak, baita titulu horri dagozkion ziurtagiri profesionalei lotutakoak ere.

Modulua Ziurtagiri Profesionala Orduak Gutxieneko
ikasketa-orduak
Informazio gehigarria
Osoak Aurrez aurrekoak
Gizarte-trebetasunak
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1
ZP2
ZP4
132 0 8 ordu / asteko
Lehen laguntzak
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 60 12 4 ordu / asteko
Gizarte esku-hartzearen testuingurua
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1
ZP2
ZP3
99 0 6 ordu / asteko
Bizikidetza-unitateentzako arreta
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 165 0 10 ordu / asteko
Bitartekaritza komunitarioa
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1 120 0 8 ordu / asteko
Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1
ZP2
ZP3
ZP4
165 0 10 ordu / asteko
Gizartean esku hartzeko metodologia
1. lauhilekoa 45 Plaza
ZP1
ZP2
ZP3
132 0 8 ordu / asteko
Autonomia pertsonalaren sustapena
Urtekoa 45 Plaza
ZP2
ZP4
198 0 6 ordu / asteko
Gizarteratzea eta laneratzea
Urtekoa 45 Plaza
ZP3 200 0 6 ordu / asteko
Hezkuntzako esku-hartzearen babesa
2. lauhilekoa 45 Plaza
ZP4 120 0 8 ordu / asteko
Ingeles profesionala
1. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
120 0 8 ordu / asteko

Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II
1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko

Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria

Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako.

Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta
2. lauhilekoa 45 Plaza
63 0 4 ordu / asteko
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta
1. lauhilekoa 45 Plaza
42 0 3 ordu / asteko
(Hautazkoa) Esku-hartze sozialari aplikatutako gaitasun digitalak
2. lauhilekoa 45 Plaza
84 0 5 ordu / asteko
(Hautazkoa) Ekintzailetza
2. lauhilekoa 45 Plaza
84 0 5 ordu / asteko
Prestakuntza enpresan
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
260 260 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez)
Modulu arteko proiektua
1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza
50 0 3 ordu / asteko Gainerako moduluak gainditu ondoren egitea gomendatzen da

Modulu bakoitzean zer ikasiko duzun zehatzago jakin nahi baduzu, sartu Oinarrizko Curriculum Diseinuan. Hezkuntza Ministerioak ez du dokumentu hau eguneratu Lanbide Heziketaren Lege berriaren arabera, eta, beraz, ez ditu barnean hartzen ezarritako modulu berriak.

Dokumentu hau kontsultatuz gero, ezagutu ahal izango dituzu heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen baliozkotze posibleak eta konpetentzia-atalekin duten korrespondentzia.

Ikasketa hauek ez dute matrikula egiteko berariazko jarraibiderik.

Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).

Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.

Sistema eragile bateragarriak Windows 10/11, Linux eta Macintosh OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).

Garrantzitsua

Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 75ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.

Saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:

IES Francisco de Vitoria BHI

El Salvador Kalea, 1, 01012, Gasteiz - Araba

Webgunera joan
IES Eskurtze BHI

Eskurtze kalea, 11, 48012, Bilbo - Bizkaia

Webgunera joan
IES Plaiaundi BHI

Plaiaundi, 20301, Irun - Gipuzkoa

Webgunera joan

Lurralde bakoitzerako 2025-2026 ikasturterako aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu ditzakezu hemen:

Araba Bizkaia Gipuzkoa

Gizarteratzea zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:

  • Prebentzioko eta gizarteratzeko programen teknikaria.
  • Hainbat motatako egoitza-ekipamenduetako hezitzailea.
  • Ezintasuna duten pertsonen hezitzailea.
  • Familia-langilea.
  • Familia-hezkuntzako hezitzailea.
  • Tutoretzako laguntzailea.
  • Zentro irekietako begiralea.
  • Gizarteratzeko teknikaria.
  • Hezkuntza-babeseko espezialista.
  • Hezkuntza bereziko hezitzailea.
  • Hezitzaile teknikaria.
  • Teknikari espezialista (gizarteratzailea).
  • Teknikari espezialista II (heziketakoa).
  • Ezintasuna duten pertsonen hezitzailea.
  • Oinarrizko mugikortasuneko teknikaria.
  • Laneratzeko teknikaria.
  • Bitartekari okupazionala eta/edo lanekoa.
  • Bitartekari okupazionala eta/edo lanekoa.
  • Oinarriko hezitzailea.
  • Gizarte-bitartekaria.
  • Kultura arteko bitartekaria.
  • Auzo- eta gizarte-bitartekaria.
  • Laneko prestatzailea.
  • Enplegu lagunduko teknikaria.
  • Laneko laguntzako teknikaria.
  • Errehabilitazio psikosozialeko begiralea.

Titulazio baliokideak

Zikloa amaitzean, Gizarteratzeko Goi-mailako Teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak:

  • Laneko Arriskuen Prebentzioko Oinarrizko Maila: Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: