Osasun-larrialdiak
Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: larrialdi indibidual edo kolektibo baten nahiz katastrofe baten aurrean, pazientea osasun zentrora lekualdatzea, ospitaleaurreko ingurunean oinarrizko osasun-laguntza eta laguntza psikologikoa ematea, osasun-arloko teleoperazio-eta telelaguntza-jarduerak gauzatzea, eta larrialdi-planak, aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak eta osasun-logistika antolatu eta garatzen laguntzea.
Ziklo hau A ereduan eskaintzen da, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.
- Iraupena: 2.000 ordu
- Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
Moduluak
Hurrengo taulak zikloa osatzen duten prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen ditu, 2023-24 ikasturterako eskaintza zehatzarekin.
Modulua | Orduak | Gutxieneko ikasketa-orduak | Informazio gehigarria | |
---|---|---|---|---|
Osoak | Aurrez aurrekoak | |||
Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan Urtekoa 45 Plaza |
231 | 24 | 8 ordu / asteko | |
Osasun-zuzkidura Urtekoa 45 Plaza |
132 | 8 | 4 ordu / asteko | |
Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea Urtekoa 45 Plaza |
231 | 20 | 8 ordu / asteko | Aurrez aurreko saioez gain, bi bisita egingo dira ikasturtean zehar |
Oinarrizko anatomofisiologia eta patologia Urtekoa 45 Plaza |
99 | 0 | 3 ordu / asteko | |
Osasun-logistika larrialdietan Urtekoa 45 Plaza |
147 | 0 | 5 ordu / asteko | |
Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan Urtekoa 45 Plaza |
252 | 24 | 8 ordu / asteko | |
Telelarrialdiak 1. lauhilekoa 45 Plaza |
66 | 6 | 4 ordu / asteko | Aurrez aurreko orduak bisita bat egiteko erabiliko dira |
Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak 1. lauhilekoa 45 Plaza |
99 | 12 | 7 ordu / asteko | |
Ingeles teknikoa 1. lauhilekoa 45 Plaza |
33 | 0 | 3 ordu / asteko | Ingeleseko oinarrizko ezagutzak izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira) |
Laneko prestakuntza eta orientabidea 1. lauhilekoa 45 Plaza |
105 | 0 | 7 ordu / asteko | |
Larrialdi-planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | |
Laguntza psikologikoa larrialdi-egoeretan 2. lauhilekoa 45 Plaza |
99 | 0 | 7 ordu / asteko | |
Enpresa eta ekimen sortzailea 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | |
Lantokiko prestakuntza 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
380 | 380 | Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian, eta Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresatan. Enpresarekin adostutako ordutegia eta egutegia jarraitu behar dira. Enpresak eskatzen dituen norbera babesteko ekipamenduak eta jantziak erabili behar dira. |
Matrikularako argibideak
Ziklo hau moduluka eskaintzen da, hau da, ikasle bakoitzak zein lanbide-modulutan matrikulatu hauta dezake, honako jarraibide hauek errespetatuz.
Baldintzak | |
---|---|
Modulu hau egiteko | Gaindituta izatea |
Osasun-laguntza berezia larrialdi-egoeretan |
Hasierako osasun-laguntza larrialdi-egoeretan
|
Lantokiko prestakuntza |
Zikloko beste modulu guztiak
|
Baldintza teknikoak
Ziklo hau egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.
Sistema eragile bateragarriak Windows 10, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).
Saio presentzialak
Garrantzitsua
- Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 80ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
- Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak moduluko aurrez aurreko saioetarako, ikasleek zikindu dezaketen arropa erosoa jantzi beharko dute.
Heziketa-ziklo honetako saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:
(Araban, Ibilgailuaren mekanikako mantentze-lan prebentiboak moduluaren aurrez aurreko saioak Mendizabala LHII n egingo dira; gainerako saioak Francisco de Vitoria BHIn egingo dira)
Egutegia
Irtenbide Profesionalak
- Osasun-garraioko teknikaria.
- Osasun-larrialdietako teknikaria.
- Telelaguntzako operadorea.
- Urgentziak eta larrialdiak koordinatzeko zentroetako operadorea.
- Marinel sanitarioa Itsasoko Gizarte Institutuaren flotan
Titulazio baliokideak
Zikloa amaitzean, Osasun-larrialdieteko teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak:
- Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako formulario honen bidez:
idazkaritza@birt.eus
945 56 7953