BIRTLHren ustez, hizkuntzak tratatzea alderdi garrantzitsua da ikastetxearen jarduera osoan; horregatik, hizkuntzen ezagutza hobetzen, euskararen erabilera areagotzen, hizkuntza inklusiboa erabiltzen eta hizkuntza-bizikidetzaren aldeko jarreretan aurrera egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

Ildo horretan, ikastetxeak konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Ikastetxeko komunikazio guztietan euskararen erabilera ahalbidetzea.
  2. Ikastetxearen jardueran euskararen erabilera sustatzea.
  3. Hizkuntza-eskubideak eta -erabilerak errespetatzea.
  4. EBko hizkuntzetan hizkuntza-mailak eskuratzen saiatzea.
  5. Besteengana jotzeko modua zaintzea: hizkuntza inklusiboa, ez-sexista, positiboa eta osasuntsua.