Web aplikazioen garapena
Titulu honen konpetentzia orokorra da Web aplikazioak garatzea, ezartzea eta mantentzea, erabilitako metodoa dena dela ere eta teknologia espezifikoak erabilita, datuak modu seguruan atzitzea bermatuz eta ezarritako estandarretan exijitutako erabilerraztasuneko, usagarritasuneko eta kalitateko irizpideak betez.
Ziklo honetako 14 moduluetatik 8 komunak dira Plataforma anitzeko aplikazioen garapena ziklorako.
Ziklo hau A ereduan eskaintzen da, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.
- Iraupena: 2.000 ordu
- Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
Moduluak
Hurrengo taulak zikloa osatzen duten prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen ditu, 2023-24 ikasturterako eskaintza zehatzarekin.
Zure denboraren arabera, ibilbide ezberdinak proposatu nahi dizkizugu: 10 ordu / 20 ordu / 30 ordu asteko
Modulua | Orduak | Gutxieneko ikasketa-orduak | Informazio gehigarria | |
---|---|---|---|---|
Osoak | Aurrez aurrekoak | |||
Programazioa Urtekoa 60 Plaza |
264 | 0 | 9 ordu / asteko | Modulu zaila, gutxieneko dedikazioa 9 ordu/astean. Ezinbestekoa modulu aurreratuak egiteko.Lehenengo UDak kontsultatu daitezke.Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako. |
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak Urtekoa 45 Plaza |
132 | 0 | 4 ordu / asteko | Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako. |
Informatika-sistemak Urtekoa 45 Plaza |
165 | 0 | 6 ordu / asteko | Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako. |
Datu-baseak Urtekoa 45 Plaza |
198 | 0 | 7 ordu / asteko | Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako. |
Garapen-inguruneak 2. lauhilekoa 45 Plaza |
99 | 0 | 7 ordu / asteko | Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako. |
Laneko prestakuntza eta orientabidea 1. lauhilekoa 45 Plaza |
99 | 0 | 7 ordu / asteko | Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako. |
Ingeles teknikoa 2. lauhilekoa 45 Plaza |
33 | 0 | 3 ordu / asteko | Ingeleseko ezagutza basikoak izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira).Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako. |
Enpresa eta ekimen sortzailea 2. lauhilekoa 45 Plaza |
60 | 0 | 4 ordu / asteko | Modulu komuna Web aplikazioen garapena ziklorako. |
Web interfazeak diseinatzea Urtekoa 45 Plaza |
120 | 0 | 4 ordu / asteko | |
Web garapena bezero-ingurunean Urtekoa 45 Plaza |
140 | 0 | 5 ordu / asteko | |
Web garapena zerbitzari-ingurunean Urtekoa 45 Plaza |
180 | 0 | 6 ordu / asteko | |
Web aplikazioak hedatzea Urtekoa 45 Plaza |
100 | 0 | 3 ordu / asteko | |
Lantokiko prestakuntza Urtekoa 25 Plaza |
360 | 360 | Bi lauhilekoetako batean egin behar da, epealdi jarraian, eta Euskadin jarduera-zentro bat duten enpresatan. Enpresarekin adostutako ordutegia eta egutegia jarraitu behar dira. Enpresak eskatzen dituen norbera babesteko ekipamenduak eta jantziak erabili behar dira. | |
Web aplikazioak garatzeko proiektua Urtekoa 25 Plaza |
50 | 0 |
Matrikularako argibideak
Ziklo hau moduluka eskaintzen da, hau da, ikasle bakoitzak zein lanbide-modulutan matrikulatu hauta dezake, honako jarraibide hauek errespetatuz.
Moduluak egiteko gomendatutako ordena.
Oinarrizko moduluak* |
---|
Programazioa |
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak |
Informatika-sistemak |
Baldintzak | |
---|---|
Modulu hau egiteko | Gaindituta izatea |
Datu-baseak |
(Edo batera ikastea)Programazioa
|
Garapen-inguruneak |
(Edo batera ikastea)Programazioa
|
Web interfazeak diseinatzea |
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
|
Web garapena bezero-ingurunean |
Programazioa
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
(Gomendioa: Web interfazeak diseinatzea moduluarekin batera edo ondoren egitea)
|
Web garapena zerbitzari-ingurunean |
Programazioa
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
Datu-baseak
Informatika-sistemak
(Gomendioa: Web garapena bezero-ingurunearean moduluarekin batera edo ondoren egitea)
|
Web aplikazioak hedatzea |
Programazioa
Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak
Datu-baseak
Informatika-sistemak
(Gomendioa: Web garapena zerbitzari-ingurunean moduluarekin batera edo ondoren egitea)
|
Lantokiko prestakuntza |
Zikloko beste modulu guztiak, Proiektua ezik
|
Web aplikazioak garatzeko proiektua |
Zikloko beste modulu guztiak, Lantokiko prestakuntza ezik
|
Baldintza teknikoak
Ziklo hau egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta
testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Interneterako sarbidea duen edozein ekipotatik sar badaiteke ere, ziklo honetako jardueren ezaugarriak kontuan hartuta, gutxienez 8 GB-ko RAM memoria duen ordenagailu bat izatea. Horrez gain, nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar kamera, mikrofonoa eta entzungailuak/bozgorailuak, software eguneratua eta Interneterako konexioa izatea, jarraipena bermatzeko.
Lan egiteko erabiliko den sistema eragilea Windows 10/11 izango da, erabiliko diren tresna batzuk Windowserako bakarrik baitaude erabilgarri.
Egutegia
2023-2024 ikasturterako zikloaren egutegia kontsultatu eta/edo deskargatu dezakezu hemen:
Egutegia 2023-2024Irtenbide Profesionalak
- Web programatzailea.
- Multimedia-programatzailea.
- Web inguruneetako aplikazioen garatzailea.
Titulazio baliokideak
Zikloa amaitzean, Web aplikazioen garapeneko goi mailako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasuna eskuratuko du ikasleak:
- Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan honako formulario honen bidez:
idazkaritza@birt.eus
945 56 7953