Beste urte batez BIRTLHk, azaroan hasi eta ekaina bitartean, Mendekotasuna duten pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa ematea profesionaltasun-ziurtagiria eskainiko du, Hezkuntza Sailak antolatuta. Landunek edo okupatuek nahiz langabezian dauden pertsonek baliatu ahal izango dute ziurtagiri hori.
Ikastaro hau modu erdipresentzialean ematen da, % 90eko online osagai nagusiarekin eta % 10eko presentzialarekin (10 saio). Hau da, lanbide-prestakuntza lortzeko, online prestakuntza, BIRTLHren plataformaren bidez, eta saio praktikoak konbinatuko dira. Azken hauek Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako hurrengo ikastetxeetan egingo dira. Era berean, amaierako azterketak aurrez aurre izango dira. Enpresako formakuntza 2027ko ekainean zehar egingo da.
Kontsultatu hemen egutegia.
| LURRALDEA | IKASTETXEA | HERRIA/AS | HELBIDEA |
|---|---|---|---|
| Araba | IES Francisco de Vitoria BHI | Vitoria-Gasteiz | El Salvador kalea, 1 |
| Bizkaia | CIFP Fadura LHII
IES Eskurtze BHI |
Getxo
Bilbo |
Bizkerre kalea, s/n.F
Eskurtze kalea, 11 |
| Gipuzkoa | EASO Politeknikoa | Donostia | Aitzol Parkea,2 |
Izena emateko prozesua egiteko epea azaroaren 6an amaituko da, eta telefonoz egin beharko da, 651830674, 682780059 edo 682780062 zenbakietara deituta, edo posta elektronikoz certificados@birt.eus helbidera idatzita, izen-abizenak, harremanetarako telefono-zenbakia eta probintzia adieraziz.
Arretarako ordutegia: 9:00 – 19:00 (Astelehena – Ostirala)