Gero eta emakume gehiagok aukeratzen dute Instalazio Elektrikoak eta Automatikoen zikloa
Historian, emakumeen talentuak aztarna sakona utzi du elektrizitatearen arloan, Hertha Marks Ayrton eta Helen Edwards dira emakume horietako batzuk, baita Marie Curie bera ere. Zailtasunak zailtasun, oinarrizko aurkikuntzak egin dituzte arlo horretan eta beren ondarearen bidez berriro frogatu dute ezagutzak eta aurrerabideak ez dutela generorik. Hori guztia horrela izanda ere, gaur-gaurkoz emakumeen presentzia sektore horretan txikia da oso. BIRTLHn, Instalazio [...]