albisteak

Ezohiko fasean eta itxaron-zerrenden 6. esleipenean onartutakoen behin betiko zerrendak

Esleipenaren BEHIN BETIKO ZERRENDAK argitaratu dira. Batera esleitzen dira ezohiko faseko plazak eta ohiko faseko itxaron-zerrendakoak (6. esleipena). Matrikula berresteko eta ordainketa egiteko epea hurrengo asteazkenean, irailak 21, 24: 00etan amaituko da. Matrikula egin aurretik, dagokion zikloko ikasketa-plana kontsultatu behar da webgune honetan (baldintzak eta klase presentzialekiko bateraezintasunak berrikusi). Kontsultak egiteko eta matrikula baieztatzeko: ikasgunea.eus

2022-09-20|albisteak|

Aurkezpen ekitaldi emankorrak

Irailean zehar BIRTLHren 2022-2023 ikasturteko aurkezpen ekitaldiak ospatu genituen. Guztira hiru izan ziren, irailaren 13, 14 eta 15ean, bat lurralde historiko bakoitzean, eta bertaratzea ona izan zen guztietan. Ekitaldi horietan, alde batetik, ikastetxea eta bere funtzionamendua aurkeztu ziren. Ondoren, ziklo bakoitzeko talde txikitan bildu, eta bertan, ikasleek ziklo bakoitzaren plangintzak eta moduluen lan-dinamikak ezagutzeko aukera izan zuten. Bertaratu ziren ikasleek [...]

2022-09-16|albisteak|

Ezohiko fasean eta itxaron-zerrenden 4. esleipenean onartutakoen behin betiko zerrendak

Esleipenaren BEHIN BETIKO ZERRENDAK argitaratu dira. Batera esleitzen dira ezohiko faseko plazak eta ohiko faseko itxaron-zerrendakoak (4. esleipena). Matrikula berresteko eta ordainketa egiteko epea hurrengo astelehenean, irailaren 12an, 24: 00etan amaituko da. Matrikula egin aurretik, dagokion zikloko ikasketa-plana kontsultatu behar da webgune honetan (baldintzak eta klase presentzialekiko bateraezintasunak berrikusi). Kontsultak egiteko eta matrikula baieztatzeko: ikasgunea.eus

2022-09-09|albisteak|

Ikasturtearen aurkezpena

Aste batzuk atseden hartu ondoren, BIRTLHn egun batzuk daramatzagu lanean dena prest izateko ikasturtearen hasierari begira. Datozen egunetan, gure ikasle guztiek Ikasgela Birtualean eta gainerako zerbitzuetan sartzeko beharrezkoak diren kredentzialak jasoko dituzte. Gainera, datorren astean, ikasturtea aurkezteko ekitaldi bana egingo dugu hiru lurralde historikoetan. Ikasleen bertaratzea errazteko, saioak elkarren segidan egingo dira, ondoren zehazten diren egunetan: CIFP Bidebieta LHII. Lehendakari [...]

2022-09-08|albisteak|

Ezohiko aldiko esleipenak

Datorren astelehenean, irailak 5, BIRTLHn aurrez izena emateko ezohiko aldiko behin-behineko onarpen-zerrendak argitaratuko dira ikasgunea atarian. Onartutakoak ohiko aldiko hautagaien ondoren jarriko dira (itxarote-zerrendan oraindik inor badago). Erreklamazioak egiteko epe bat irekiko da zerrendak argitaratzen direnetik irailaren 7ko 24: 00ak arte, eta ostiralean, irailaren 9an, behin betiko zerrendak argitaratuko dira eta matrikulatzeko epea hasiko da, irailaren 12an 24: 00etan amaituko [...]

2022-09-03|albisteak|

2. itxarote-zerrenden esleipena

Onarpen prozedurarekin jarraituz, gaur, uztailak 26, aurreko esleipenean libre geratu diren plazak betetzeko itxarote-zerrenden bigarren esleipena argitaratuko da. Modulu batean itxarote-zerrendetan bazaude, zure eskaeraren egoera ikus dezakezu (onartua izan zaren, itxarote-zerrendan jarraitzen duzun edo zure eskaera baztertu den) ikasgunea.eus atarian. Moduluren batean onartu bazaituzte, matrikula egiaztatu eta ordainketa egin ahal izango duzu momentu honetatik uztailaren 28ko 24:00ak arte. Garrantzitsua: matrikula egin aurretik, zikloko [...]

2022-07-27|albisteak|

Ezohiko aurreinskripziorako epea zabalik

Bihar uztailaren 22tik aurrera eta uztailaren 29ra arte, ohiko aldiko eskabideekin beteko ez diren plazak betetzeko ezohiko aurreinskripziorako epea irekiko da. Ekainean eskaerarik egin ez bazenuen (edo, egin arren, edozein arrazoirengatik atzera bota egin bada) eta jarraian zerrendatzen diren moduluetako bat egiteko interesa baduzu, ikasgunea.eus atariaren bidez egin behar duzu zure aurreinskripzioa. Prozesua behar bezala egiteko, funtsezkoa da arretaz aztertzea [...]

2022-07-21|albisteak|

Onarpen-prozedurak aurrera jarraitzen du

Lehen matrikulazio-txanda honen ondoren libre geratu diren plaza hutsak betetzeko itxaron-zerrendaren lehen esleipena egin da. Zerrendak ikasgunea.eus-en kontsulta daitezke (interesatutakoek bakarrik). Tasak ordaintzeko epea uztailaren 18an bukatuko da, 24: 00etan. Hemendik aurrera plaza guztiak bete arte edo itxarote-zerrendak agortu arte egingo diren esleipenak posta elektronikoaren eta telefono mugikorraren bidez jakinaraziko zaizkie interesdunei. Uztailaren 21ean argitaratuko da ezohiko aldian eskainiko diren [...]

2022-07-15|albisteak|

Graduazio ekitaldia

BIRTLHk berreskuratu egin du aurten Graduazio ekitaldia, aurreko bi edizioetan pandemiaren ondorioz bertan behera geratu zena, Lanbide Heziketako ikasketak ikastetxean amaitu dituzten ikasle guztien ahaleginaren aitorpen gisa. Azken hiru promozioetako (2019-2020, 2020-2021 eta 2021-2022) tituludun ikasle guztiak daude gonbidatuta hiru lurraldeetan ospatuko diren zeremonietara: Ekainak 27, astelehena, Tabakaleran (Z aretoan), (Donostia), 18:00etan. Ekainak 28, asteartea, CIFP Mendizabala LHII-n (Vitoria-Gasteiz), 18:00etan [...]

2022-06-27|albisteak|

AJMI zikloaren lehen urteak emandakoa

Bere lehen urteari amaiera emateko BIRTLHren 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak zikloak ikasturte honetan emandako 2D eta 3D Elementuen Animazioa eta Animaziorako Diseinua, Marrazketa eta Modelatzea moduluetan matrikulatutako ikasleek egin dituzten lan bikainen bilduma egin du. Zikloko oinarrizko bi modulu espezifiko dira, eta horietan modelatze-teknikak eta animazio-metodoak ikasten dira, 2D zein 3D. Zikloko irakasle-taldea, irakasgaia emateaz gain, datorren [...]

2022-06-20|albisteak|

Ate Irekiak 2022

Joan den maiatzaren 3tik, BIRTLHren 2022ko ate irekien jardunaldiak egiten ari gara, goizez eta arratsaldez. Azken saioa datorren ostegunean, maiatzak 19, arratsaldeko 18: 00etan izango da eta esteka honetatik sartu ahal izango da bertara. Guztira 4 saiotan zehar eta aurreko edizioetan baino formatu zentralizatuagoan, aurreko urteetan jardunaldiak ikastetxeak eskaintzen dituen prestakuntza-ziklo bakoitzeko egiten genituen, BIRTLHko ikasketa-buruak, orientatzaileak eta idazkariak ikastetxearen [...]

2022-05-17|albisteak|
Go to Top