Lehen matrikulazio-txanda honen ondoren libre geratu diren plaza hutsak betetzeko itxaron-zerrendaren lehen esleipena egin da. Zerrendak ikasgunea.eus-en kontsulta daitezke (interesatutakoek bakarrik). Tasak ordaintzeko epea uztailaren 18an bukatuko da, 24: 00etan.

Hemendik aurrera plaza guztiak bete arte edo itxarote-zerrendak agortu arte egingo diren esleipenak posta elektronikoaren eta telefono mugikorraren bidez jakinaraziko zaizkie interesdunei.

Uztailaren 21ean argitaratuko da ezohiko aldian eskainiko diren plazak dituzten moduluen zerrenda. Eskabidea egiteko eta dokumentazioa online aurkezteko epea uztailaren 23tik 31ra bitartekoa da.

Ohar garrantzitsua: arrazoi teknikoak direla medio, Sareko informatika-sistemen administrazioa zikloaren zerrenda aurrerago argitaratuko da, eta posta elektronikoaren eta telefono mugikorraren bidez jakinaraziko dira.