“Aniztasuna ez badago, begirada ezberdinak kanpoan geratzen dira”
Mari Luz Guenaga Gero eta teknologikoagoa den mundu honetan, lan-merkatuak gero eta profesional gehiago eskatzen ditu STEAM profilekin (Science, Technology, Engineering, Arts, Mathematics), eta badirudi, egun daudenak ez direla nahikoa etorkizuneko erronkei erantzuteko. Gainera, ikusten da genero-arrakala dagoela ikasketak hautatzean (bai unibertsitate-ikasketetan, bai lanbide-heziketan), eta askoz ere emakume gutxiagok aukeratzen dituztela ikasketak eta lanbideak eremu horietan. Informatika Ingeniaritzan [...]