Onarpen prozedurarekin jarraituz, gaur, uztailak 14, aurreko esleipenean libre geratu diren plazak betetzeko itxarote-zerrenden bigarren esleipena argitaratuko da (posta elektronikoz eta sms bidez jakinaraziko zaie parte-hartzaileei, argitaratuta dauden unean).

Modulu batean itxarote-zerrendetan bazeunden, zure eskaeraren egoera ikusi ahal izango duzu (onartua izan zaren, itxarote-zerrendan jarraitzen duzun edo zure eskaera baztertu den) ikasgunea.eus atarian

Moduluren batean onartu bazaituzte, matrikula egiaztatu eta ordainketa egin ahal izango duzu momentu horretatik uztailaren 17ko 24:00ak arte.

Itxaron-zerrendetan geratzen bazara, kontuan izan esleipen berriak egingo direla hilabete honetan eta iraileko lehen asteetan plaza guztiak bete arte. Guztien berri izango duzu eskabidean adierazitako komunikazio-kanalen bidez.

Garrantzitsua: matrikula egin aurretik, zikloko ikasketa-plana berrikusi behar da, baldintzak (aurretiko ezagutzak) dituzten moduluak saihesteko, betetzen ez badira. Ikusi matrikulazio-gida gure webgunean.