Uztailaren 22tik uztailaren 28ra bitartean, aparteko preinskripzio aldi bat irekiko da ohiko aldiko eskaerekin beteko ez diren plazak betetzeko.

Maiatzean eskaerarik egin ez bazenuen (edo egin zenuenean atzera bota bazintuzten, arrazoia edozein izanda ere) eta jarraian zerrendatzen diren zikloetako bat egiteko interesa baduzu, ikasgunea.eus atariaren bidez egin behar duzu preinskripzioa.

Eskatzaileak itxaron-zerrendetan sartuko dira, ohiko epean eskaera egin zutenen atzetik. Irailak 8an argitaratuko dugu behin behineko zerrenda, eta erreklamazio epearen ondoren (8tik 11ra), irailak 13an behin betiko zerrendak

Prozesua behar bezala egiteko, funtsezkoa da arreta handiz aztertzea gure webgunean “Matrikulazio gida” atala (Zerbitzuak/Matrikulazioa), bai eta ziklo bakoitzean matrikulatzeko jarraibideak ere “Prestakuntza eskaintza” atalean, moduluak egiteko baldintzak bertan jasotzen baitira.

Ezohiko aldi honetan, ondoko ziklo hauetan eskainiko dira hutsik geratu diren postuak (itxaron-zerrenda agortu den edo agortuko dela aurreikusten den moduluak soilik eskainiko dira):

Erdi-mailako zikloak:

  • Instalazio elektrikoak eta automatikoak (A eredua)
  • Sukaldaritza eta gastronomia (A eredua)
  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta (A eta D ereduak)

Goi-mailako zikloak:

  • 3d animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak
  • Administrazioa eta finantzak (BETETA)
  • Automatizazioa eta robotika industriala
  • Fabrikazio mekanikoko diseinua
  • Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
  • Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea
  • Web aplikazioen garapena
  • Sareko informatika-sistemen Administrazioa