BIRTLHk berreskuratu egin du aurten Graduazio ekitaldia, aurreko bi edizioetan pandemiaren ondorioz bertan behera geratu zena, Lanbide Heziketako ikasketak ikastetxean amaitu dituzten ikasle guztien ahaleginaren aitorpen gisa.

Azken hiru promozioetako (2019-2020, 2020-2021 eta 2021-2022) tituludun ikasle guztiak daude gonbidatuta hiru lurraldeetan ospatuko diren zeremonietara:

  • Ekainak 27, astelehena, Tabakaleran (Z aretoan), (Donostia), 18:00etan.
  • Ekainak 28, asteartea, CIFP Mendizabala LHII-n (Vitoria-Gasteiz), 18:00etan
  • Ekainak 29, asteazkena, CIFP Bidebieta LHII-n (Basauri), 18:00etan

Ekitaldi guztien buru ikastetxeko zuzendaria, ikasketaburua eta irakasleak izango dira, diplomak emateko, eta bertaratutako guztientzat izango den lunch batekin emango zaie amaiera.

Oharra: ekitaldietara joateko gonbidapena BIRTLHko hezkuntza-komunitate osoarentzat irekita jarraitzen badu ere, Diploma aldez aurretik izen-ematea egin dutenei bakarrik emango zaie.

Ekainaren 27an Tabakaleran izandako ekitaldiaren argazkiak