Bihartik hasita eta maiatzaren 19ra arte, BIRTLHren ate irekien jardunaldiak izango dira, goizez eta arratsaldez.

Saio horietan ikasketa-buruak, orientatzaileak eta BIRTLHko idazkariak hartuko dute parte, eta etorkizuneko ikasleei zuzenduta egongo dira, ikastetxeko zikloen eskaintza eta ikasteko metodologia, eta baita matrikulazio-prozesua edo beste alderdi batzuk ere ezagutarazteko, eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko. Aurreko jardunaldietan ez bezala, aurten youtubeko streaming bidez emitituko dira, eta, beraz, interesa duten pertsonek gehien komeni zaien egunean eta ordutegian bilerara konektatu baino ez dute egin beharko, aldez aurretik izena eman beharrik izan gabe.

Kontsultatu ordutegiak eta konexioetarako estekak hemendik.