Bere lehen urteari amaiera emateko BIRTLHren 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak zikloak ikasturte honetan emandako 2D eta 3D Elementuen Animazioa eta Animaziorako Diseinua, Marrazketa eta Modelatzea moduluetan matrikulatutako ikasleek egin dituzten lan bikainen bilduma egin du. Zikloko oinarrizko bi modulu espezifiko dira, eta horietan modelatze-teknikak eta animazio-metodoak ikasten dira, 2D zein 3D.

Zikloko irakasle-taldea, irakasgaia emateaz gain, datorren ikasturtean eskaintzen hasiko diren moduluak garatzen aritu da, oso pozik dago proiektu horien kalitatearekin, bai eta aurten erabilitako material eta baliabide didaktikoei buruzko inkestetan parte hartu duten 30 ikasle baino gehiagok emandako balorazio-maila altuarekin ere.