Dagoeneko argitaratu dira 2022-23 ikasturterako preinskripzio eta matrikula datak. Aurreko ikasturteei dagokienez, aurten aurreratu egingo dira izapide horien epeak, maiatzaren 9tik 27ra bitartean izango dira.

Egutegi osoa web honetako matrikulazio gidan kontsulta dezakezu.

Era berean, datorren maiatzean ate irekien jardunaldiak egingo dira online eta 3 astetan zehar, honako data eta ordutegi hauetan:

  • Maiatzak 3 (asteartea): 18:00
  • Maiatzak 4 (asteazkena): 10:30
  • Maiatzak 11 (asteazkena): 18:00
  • Maiatzak 19 (osteguna): 18:00