birt

About birt

This author has not yet filled in any details.
So far birt has created 38 blog entries.

Aurre-matrikulazioaren ohiko epealdia bukatu da

Zikloko ikasle berrientzat aurre-matrikula egiteko ohiko epealdia bukatu da. Aurre-matrikula egin baduzu, jakin ezazu hurrengo egunetan prozesatua izango dela, horregatik egoeran “tramitatu gabe” edo “dokumentazio/bideratze zain” ager daiteke gure idazkaritzako departamentuak onetsi bitartean. Naiz eta dokumentazioa gure esku egonda ere, posible da egoera ez aldatzea ekainaren 5ean behin behineko zerrendak argitaratu arte. Data honetan zerrenda begiratu behar duzu eta zure egoera errebisatu dena [...]

2019-06-12|albisteak|

2019 – 2020 ikasturteko matrikulazio prozedura

2019-2020 ikasturterako matrikulazio prozedura eta datak argitaratu dira. Horrenbestez, onartze prozeduran faseak, datak eta baldintzak ere eskura dituzue Idazkaritza-Matrikulazio prozedura atalean. Gogoratu, beti bezala bi onartze epealdi izango direla, lehena zikloko ikasle berrientzat, maiatzaren 27tik ekainaren 7ra, eta bigarrena, aurtengo ikasturtean ikasle izan direnentzat, ekainak 20tik 28ra. Edozein zalantza bazenute kontakta ezazue zentruko Idazkaritza edo Orientazio zerbitzuarekin  xede horretarako ezarritako kanal ezberdin bidez.

2019-05-22|albisteak|

Lehen eta bigarren azken ebaluazioak

Jakinarazi nahi dizuegu maiatzaren 29tik ekainaren 4ra Lehen Azken Ebaluazioaren azterketa presentzialak egingo direla. Bertara aurkezteko, ebaluazio jarraia gainditua izan behar duzuela kontuan izan. Bide batez, azterketen ordutegia eta lekua helarazten dizuegu. Ondoren, ekainaren 12tik 18ra bitartean, Bigarren azken ebaluazioaren azterketa presentzialak izango dira. Azterketa hauetara aurkeztuko dira Lehen azken ebaluazioa gainditu ez dutenak edo aurkezterik izan ez dutenak. Kontuan izan, ebaluaketa jarraia gainditu gabe [...]

2019-05-06|albisteak|

BirtLH jaio da

Ikasturte honetan BirtLH jaio da. Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuaren esperientzia luzearen ondoren, ULHI, Ikaskuntza birtual eta digitalizatuetarako Ikastetxe Integratu bihurtu da. Ez da ezer aldatzen: aldaketa handiak Aldaketek gure funtzionamenduan eragin handirik izango ez badute ere, ikastetxe berriaren sorrerak metodologia berrien modernizazio indartsu batean jartzen du arreta, baita teknologien erabilera intentsiboago batean ere. Gure konpromezua, gero eta gehiago, euskal gizartearen [...]

2019-03-20|albisteak|

Gure ikasle Imanol Muñoz Mayok X. Eusko Label lehiaketa irabazi du

Imanol Muñoz Mayo, ULHIko ikasleak, irabazi du Zarauzko Aiala Ostalaritza Eskolan ospatu zen X. Eusko Label lehiaketa. Bertan, Euskadiko ostalaritza ikastetxe desberdinetako ikasleek Eusko Label produktuz osatutako plater bat prestatu eta aurkeztu behar izan dute. Aurtengoan, Eusko Labela duen Abelgorri Okela izan da errezeta egiteko osagai nagusia. Hiru urtez jarraian ULHIko ikasle batek lehen saria irabazi du lehiaketa honetan. Aurten, Imanol Muñoz izan da irabazlea, berak [...]

2019-02-21|albisteak|

Aurtengo ikasturteko titulatuen lehen promozioa

Lehen lauhileko honetan 76 lagunek amaitu dituzte ikasketak gurekin. Ikasle hauek Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta, Sareko informatika-sistemen administrazio, Sukaldaritza eta gastronomia, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, Instalazio elektriko eta automatikoak, Osasun-larrialdiak eta Fabrikazio mekanikoko diseinua zikloetakoak dira. Orain, bigarren lauhilekoa hasi berri dugu eta denboraldi honen bukaeran ere hainbat ikasle titulatzea espero dugu. Animo lanean jarraitzen duzuenoi eta zorionak titulatu berriei!

2019-02-14|albisteak|

Lantokiko prestakuntzaren lehen epealdia bukatu da

57 ikaslek Lantokiko prestakuntza bukatu berri dute lehen lauhileko honetan. Ikasle hauek Fabrikazio mekanikoko diseinua, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, Instalazio elektriko eta automatikoak, Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta, Sukaldaritza eta gastronomia, Osasun-larrialdiak eta Sareko informatika-sistemen administrazioko zikloetakoak izan dira. Zorionak praktikak burutu dituzuen lekuan lanean jarraitu ahal izan duzuenoi, baita beste lekuren batean lana aurkitu duzuenoi ere. Bigarren taldea, otsailean hasiko [...]

2019-01-30|albisteak|

Lehen lauhileko moduluen lehen azken azterketak eta urtekoen azterketa partzialak

Urtarrilaren 23etik  29ra bitartean urteko moduluen azterketa partzialak eta lehen lauhileko moduluen lehen azken ebaluazioko azterketak izango dira. Eskuragarri duzue azterketak egingo diren ikastetxe, egun eta ordutegi banaketa. Erdi mailako heziketa-zikloak: Instalazio elektriko eta automatikoak Osasun larrialdiak Sukaldaritza eta gastronomia Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta Goi mailako heziketa-zikloak: Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa Sareko informatika-sistemen administrazioa Fabrikazio mekanikoaren diseinua Administrazio eta finantzak Web [...]

2019-01-07|albisteak|
Go to Top