Jakinarazi nahi dizuegu maiatzaren 29tik ekainaren 4ra Lehen Azken Ebaluazioaren azterketa presentzialak egingo direla. Bertara aurkezteko, ebaluazio jarraia gainditua izan behar duzuela kontuan izan. Bide batez, azterketen ordutegia eta lekua helarazten dizuegu.

Ondoren, ekainaren 12tik 18ra bitartean, Bigarren azken ebaluazioaren azterketa presentzialak izango dira. Azterketa hauetara aurkeztuko dira Lehen azken ebaluazioa gainditu ez dutenak edo aurkezterik izan ez dutenak. Kontuan izan, ebaluaketa jarraia gainditu gabe baduzue, azterketaren aurretik hainbat zeregin egin behar direla ekainaren 3a baino lehen, beraz, arretaz irakurri ikastaro bakoitzean ebaluaketa honi buruz adierazitakoa.

2. azken ebaluazio honetako azterketa praktikoak erreferentzi zentru bakarrean izango dira eta idatzizkoak, ohiko hiru ikastetxeetan. Ikusi 2. azken ebaluazioko azterketen ordutegia eta lekuak.