birt

About birt

This author has not yet filled in any details.
So far birt has created 38 blog entries.

Lanbide

Profesionaltasun Ziurtagiriak: saio informatiboak Aste honetan Profesionaltasun Ziurtagirien saio informatiboak izango dira, Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-laguntza ematea eta Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea ziurtagirietakoak hain zuzen.  Arratsaldeko 16:00etatik 18:00tara izango dira aldez aurretik bakoitzak aukeratutako zentroan. Azaroaren 5ean Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-laguntza ematea ziurtagiriena, eta azaroaren 7an Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea ziurtagiriarena.

2019-11-04|albisteak|

31 BIEMH

31BIEMHra joan nahi al duzu? Urriaren 15ean ireki zen prestakuntza-zentroek 2020ko maiatzaren 25etik 29ra bitartean Bilbao Exhibition Centren ospatuko den Makina-erremintaren biurtekoaren hurrengo ediziora talde-bisitak eskatzeko epea. BIEMHerako bisita horiek lanbide-heziketako edo unibertsitate-graduko heziketa-zikloak ikasten ari diren Makina Erremintaren sektoreko ikasleei daude zuzenduta. BirtLH irakasle eta ikasleak ere han izango dira, "mundua aldatuko duen teknologia ezagutzeko" gonbidapen gisa aurkeztu den [...]

2019-10-25|albisteak|

Bete gabeko plazak: 2019-20 ikasturteko behin betiko zerrendak

Ezohiko matrikulazio epealdian,betegabeko plazetarako eskaeren onarturiko, itxarote-zerrendetako eta bazterturiko eskaeren BEHIN-BETIKO ZERRENDAK argitaratu dira, Ikasgunea atarian. Erreklamazioak aurkeztu dituzuenentzat, ebazpena bertan arkituko dituzte. Zerrenda hauen argitaratzearekin batera matrikula konfirmatzeko epealdia irekitzen da. Gogoratu, irailaren 10etik 16ra bitarte zure matrikula konfirmatu beharko duzula eta dagozkion tasen ordainketa egin. ZURE AURREMATRIKULAKO ESKAERA ONARTUA IZANAK EZ DU ESAN NAHI MATRIKULATUA ZAUDENIK. MATRIKULATZEKO, ZURE [...]

2019-10-11|albisteak|

Lanbidek diruz lagundutako profesionaltasun ziurtagiriak

Bigarren urtez, BirtLH-ek (Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen LHII), Lanbideren laguntzarekin bi Profesionaltasun Ziurtagiri eskeiniko ditu (Titulazio ofiziala), langabetuentzat zein lanean dauden pertsonentzat, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 100ean diruz lagunduta. Eskeiniko diren ziurtagiriak ondorengoak dira: Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-laguntza ematea. Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-laguntza ematea. Ikastaroaren 90 online modalitatean izango da, eta beste 10 saio presentzialak izango dira, [...]

2019-09-30|albisteak|

Bete gabeko plazak: 2019-20 ikasturteko behin-behineko zerrendak

Ezohiko matrikulazio epealdian, betegabeko plazetarako eskaeren onarturiko, itxarote-zerrendetako eta bazterturiko BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK argitaratu dira, Hezkuntzako departamenduaren matrikulaziorako aplikazioan. Aldi berean, erreklamazioetarako, epea irekita dagoela gogoratu nahi dizuegu irailaren 8ra arte, 24:00 ordura arte. Argitaraturiko zerrendei erreklamazio bat jartzeko ikasgunean aurkituko duzun formularioa bete behar duzu. Erreklamazioak ebatzi ondoren, irailaren 10an, 2019-2020 ikasturterako betegabeko plazetarako onartutako, itxarote-zerrendako eta baztertutako eskaeren behin-betiko [...]

2019-09-07|albisteak|

2019-20 ikasturteko aurkezpena

2019-20 ikasturte akademikoari hasera emateko asmoz, ikasleei zuzenduriko aurkezpen saioak egingo dira hiru lurralde historikoetan. Ikasleon bertaratzea errazteko, egun jarraietan egingo dira aurkezpenak ondorengo leku eta egunetan: IES Francisco de Vitoria BHI. El Salvador kalea 1, Vitoria-Gasteiz. Irailaren 11n, asteazkena, 18:00etan. CIFP Bidebieta LHII. Lehendakari Agirre kalea 97, Basauri. Irailaren 12an, osteguna, bi txandatan: 17:30ean - Erdi-Mailako zikloak eta Administrazio eta Finantzak Goi-Mailako [...]

2019-09-04|albisteak|

Itxarote-zerrenden arabera berresleitutako plaza hutsak argitaratzea

Matrikula egiteko lehen epea bukatuta, behin-betiko zerrendetan onartutako ikaslegoak bete ez dituen plazak itxarote-zerrendak jarraituz berresleitu dira.  Gaurko egunean zehar, berresleipen horri dagozkion zerrendak argitaratuko dira. Epealdi honetan onartutako ikaslegoak, matrikula baieztatu eta ordainketa egin beharko du gaurtik hurrengo uztailaren 22ra bitartean. Gogorarazten dizuegu oso garrantzitsua dela aurre-eskakizunak dituzten moduluetan ez matrikulatzea. Aurre-eskakizunak eta gomendioak zeintzuk diren jakiteko, gure webgunean, [...]

2019-07-18|albisteak|

Ezohiko matrikulazio-aldiaren irekiera

Bukaeran aipatzen diren moduloetako itxarote-zerrendak amaitu ondoren, plazak batzuk hutsik geratu dira. Hori dela eta, gaur aurrematrikulaziorako epe berri bat irekitzen da.  Interesatuek beraien eskabidea online egin ahal izango dute ikasgunea atariaren bitartez, eta dokumentazioa aurkeztu beharko dute onarpen aginduan zehaztutakoaren arabera (hemen ikusi). Aurretiko izen-ematea egiteko, gure webgunean prozedura honen gainean argitaratutako informazio guztia kontsultatzea komeni da. Se admitirán nuevas solicitudes [...]

2019-07-18|albisteak|

Behin betiko zerrendak

Gaurko egunean zehar, behin betiko zerrendak argitaratuko dira, bertan, onartutakoak,  itxaron zerrendan geratutakoak eta baztertutakoak azalduko dira. Ikasgunea atarian ikus ahal izango dituzue. Erreklamazioa aurkeztu baduzu, horren ebazpena ere bertan aurkituko duzu. Eta gogoan izan, onartuta bazaude, matrikula baieztatu  eta ordainketa egin beharko duzu matrikulatuta egoteko.

2019-07-09|albisteak|

Behin behineko esleipenak. Zerrendak eta erreklamazioak

Ostiral honetan, uztailak 5, plazen esleipeneko behin-behineko zerrendak, itxarote-zerrendak eta baztertuetako zerrendak argitaratuko dira. Ikasguneko atarian kontsulta ditzakezu. Zerrendetan edozein irizpidiekin ados ez bazaude, erreklamazioa aurkeztu beharko duzu, hemen klik eginda aurkituko duzun formularioa (epealdia itxita) erabiliz. Gogoan izan, azken zerrendak uztailaren 9an argitaratuko direla, aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren eta egun horretan matrikula baieztatzeko eta ordainketa egiteko epea hasten da.

2019-07-04|albisteak|

2018-19 ikasturteko diploma-ematea

Atzo arratsaldean 2018-19 ikasturteko diploma-emate saioa ospatu da EASO politeknikoa gure zentro kolaboratzailean. Aurten 119 ikaslek amaitu dituzte ikasketak Lantokiko prestakuntza egin ondoren. Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta, Osasun-larrialdiak, Sareko informatika-sistemen administrazioa, Sukaldaritza eta gastronomia, Instalazio elektriko eta automatikoak, Fabrikazio mekanikoko diseinua eta Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa zikloetakoak dira.  

2019-06-28|albisteak|
Go to Top