Matrikula egiteko lehen epea bukatuta, behin-betiko zerrendetan onartutako ikaslegoak bete ez dituen plazak itxarote-zerrendak jarraituz berresleitu dira.  Gaurko egunean zehar, berresleipen horri dagozkion zerrendak argitaratuko dira.

Epealdi honetan onartutako ikaslegoak, matrikula baieztatu eta ordainketa egin beharko du gaurtik hurrengo uztailaren 22ra bitartean. Gogorarazten dizuegu oso garrantzitsua dela aurre-eskakizunak dituzten moduluetan ez matrikulatzea. Aurre-eskakizunak eta gomendioak zeintzuk diren jakiteko, gure webgunean, ziklo bakoitzaren ikasketa-plana kontsultatu behar da.