Imanol Muñoz Mayo, ULHIko ikasleak, irabazi du Zarauzko Aiala Ostalaritza Eskolan ospatu zen X. Eusko Label lehiaketa. Bertan, Euskadiko ostalaritza ikastetxe desberdinetako ikasleek Eusko Label produktuz osatutako plater bat prestatu eta aurkeztu behar izan dute. Aurtengoan, Eusko Labela duen Abelgorri Okela izan da errezeta egiteko osagai nagusia.

Hiru urtez jarraian ULHIko ikasle batek lehen saria irabazi du lehiaketa honetan. Aurten, Imanol Muñoz izan da irabazlea, berak prestaturiko “Eusko Labeleko behi xerra, Arabako patata, Tuterako Alkatxofa eta Anchoïadea” platerarekin.

Zorionak Imanol eta parte hartu duten ikasle eta irakasle guztiei. Bide batez bidelagun ditugun ikastetxe kolaboratzaile diren Ostalaritza Galdakao eta Gamarrako Ostalaritza eskolaren laguntza eskertu nahi dugu, beraien elkarlanari esker lortzen dugulako urtez-urte gure ikaslegoa ongi prestatzea.