57 ikaslek Lantokiko prestakuntza bukatu berri dute lehen lauhileko honetan. Ikasle hauek Fabrikazio mekanikoko diseinua, Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa, Instalazio elektriko eta automatikoak, Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta, Sukaldaritza eta gastronomia, Osasun-larrialdiak eta Sareko informatika-sistemen administrazioko zikloetakoak izan dira. Zorionak praktikak burutu dituzuen lekuan lanean jarraitu ahal izan duzuenoi, baita beste lekuren batean lana aurkitu duzuenoi ere.

Bigarren taldea, otsailean hasiko da Lantokiko prestakuntza burutzen. Talde honetan Erasmus bekari esker Praktikaldia atzerrian burutuko duten 2 ikasle daude.

Zorionak guztioi eta animo asko!