Ikasturte honetan BirtLH jaio da. Urrutiko Lanbide Heziketako Institutuaren esperientzia luzearen ondoren, ULHI, Ikaskuntza birtual eta digitalizatuetarako Ikastetxe Integratu bihurtu da.

Ez da ezer aldatzen: aldaketa handiak

Aldaketek gure funtzionamenduan eragin handirik izango ez badute ere, ikastetxe berriaren sorrerak metodologia berrien modernizazio indartsu batean jartzen du arreta, baita teknologien erabilera intentsiboago batean ere. Gure konpromezua, gero eta gehiago, euskal gizartearen esku jartzea da urrunean gertu izango duen lanbide heziketa.