Albisteak

2021-22 ikasturterako onartuen behin-behineko zerrendak

2021-22 ikasturterako onartuen behin-behineko zerrendak argitaratu dira. Onarpen-prozeduran parte hartzen baduzu, Ikasgunea atarian sartuta kontsultatu ahal izango dituzu. Hilaren 7ra arte, 24: 00ra arte, erreklamazioa jarri ahal izango duzu atari horren bidez, zerrendak egitean akatsen bat egin dela ikusiz gero. Erreklamazioak egiteko arrazoiei buruzko informazioa duzu webgune honetan: matrikulazio-gida. GOGORATU PROZEDURA EZ DELA HEMEN AMAITZEN: behin betiko zerrendak argitaratzen direnean, [...]

2021-07-07|albisteak|

2021/22 ikasturterako aurreinskripzioa egiteko epea zabalik

Gaur, maiatzak 31, izena aurretik emateko epea ireki da, bai ikasle berrientzat, bai 2020-2021 ikasturtean gure ikastetxean lanbide-heziketako zikloetan matrikulatutako ikasleentzat. Ikasturte honetan ez bazara BIRTLHko ikaslea izan, zure epea ekainaren 15ean amaituko da. Gaur egun (2020-21 ikasturtea) BIRTLHn matrikulatuta bazaude, ziklo berean jarraitzeko aurrez izena emateko epea ekainaren 28an amaituko da. Aurreinskripzioa egin aurretik, matrikulazio-gida (webgune honetako Idazkaritzaren atalean) [...]

2021-05-31|albisteak|

Maiatzeko eta ekaineko azterketak

Lehen Azken Ebaluazioa Maiatzaren 26tik ekainaren 1era bitartean Lehen Azken Ebaluazioko azterketak egingo dira. Azterketa guztiak aurrez aurre egingo dira, ziklo bakoitzaren egutegiari jarraituz (ikus beherago). Aurkeztu ahal izateko, ebaluazio jarraia gaindituta eduki behar da (bai zereginen batez bestekoa, bai saio presentzialetakoa). Ebaluazio jarraiaren nota maiatzaren 21ean argitaratuko da Kalifikazioen Koadernoan. Lehen Azken Ebaluazioko notak ekainaren 4an argitaratuko dira. Gainditu [...]

2021-05-12|albisteak|

Titulu berria: 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak

Datorren 2021-22 ikasturtetik aurrera, BIRTLHk bere prestakuntza-eskaintza zabalduko du, hamaikagarren titulua ezarriz: 3D Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Elkarreragileetako Goi-mailako Teknikaria. Hasteko, lau modulu eskainiko dira lehen ikasturte honetan, eta pixkanaka beste modulu guztiak eskainiko dira, 2024an eskaintza osora iritsi arte. Ziklo berriak 3D teknologiaren alorreko prestakuntza-premiei erantzuten die, eta bideojokoaren eta animazioaren industrian jardun nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Hazkunde-aurreikuspen [...]

2021-05-10|albisteak|

ADFI eta DAWko lehen tituludunak

Guztira 18 ikaslek, ziklo bakoitzeko 9 ikaslek, osatzen dute BIRTLHko Administrazioa eta Finantzak (ADFI) eta Web Aplikazioen Garapena (DAW) goi-mailako zikloetako tituludunen lehen promozioa. Online formakuntzak erakutsi du, pertsona bakoitzaren egoerara eta bizi dugun uneko erronketara egokitzeko gaitasuna duela. Bi titulazio hauek, Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena zikloarekin batera, online eskaintzen dira erabat. Daniel Muñozentzat, Web Aplikazioen Garapenean titulatu berria, [...]

2021-03-11|albisteak|

Berdintasunezko LHrantz

Hezkuntzaren eremuan berdintasuna gaindituta dagoela uste zabaldua dago, neurri batean, gero eta emakume gehiago sartzen direlako tradizioz maskulinizatuta egon diren lanpostuetara. Hala ere, eta azken urteetan bide horrertan aurrera egon den arren, oraindik ere genero-desberdintasunak daude hezkuntza-sisteman, batez ere derrigorrezko hezkuntzaren ondoko hezkuntzan, Lanbide Heziketa barne hartzen duena, eta ikasleak bere etorkizuneko lanbidera bidera eraman dezakeen prestakuntza-ibilbidea aukeratu behar duenean [...]

2021-03-05|albisteak|

Ainhoa Unzueta (praktiketako ikaslea): “Egoiliarrak joaten ikustea izan da txarrena”

Ikasturte honetako lehen lauhilekoa amaitzear dagoela, BIRTLHko 60 ikasle inguruk Lantokiko Prestakuntza modulua amaituko dute, eta beste batzuk laster hasiko dira. Modulu honetan, ikasleek beren lanbideari dagozkion jarduerak egiten dituzte benetako lan-egoera batean, eta ikastetxean lortutako lanbide-gaitasuna osatzen dute. Azken urtean, COVID-19a zailtasun gehigarri bat izan da, lanbide-sektore guztiei eragin baitie, ostalaritzari, osasunari, industriari edo zerbitzuen sektoreari. Azken sektore horretan [...]

2021-01-21|albisteak|

Urtarrileko azterketak

Urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra bitartean, lehen lauhilekoko ebaluazio-azterketak egingo ditugu: lauhileko moduluen azken azterketak eta urte osoko moduluen azterketa partzialak. Beherago aurkituko duzu zure zikloari dagokion ordutegi-taula. Azterketa finalak modu presentzialean egingo dira azterketen ohiko egoitzetan. Azterketa partzialak, berriz, online egingo dira. Behar besteko aurrerapenaz gogoraraziko dizkizuegu azterketen prozedura eta araudia. Orain, kontuan izan: Etengabeko ebaluazioa: azterketa batera aurkeztu ahal [...]

2021-01-08|albisteak|

Hezkuntza-podcast-ak, gela birtualean eskuragarri

Hezkuntza-podcast-a ikaskuntzaren arloan garrantzi handia hartzen ari den baliabide teknologikoa da, bere irisgarritasunagatik eta dinamismoagatik. Pantaila bat irakurtzea zaila edo deserosoa denean, entzutea aukera ona izan daiteke. Ikaskuntzarako diseinu unibertsalaren helburua ahalik eta ikasle gehienei informazioa ulertzen eta atxikitzen laguntzea da, ikaskuntza-estilo guztietara joz: ikasle bisualek hobeto hautematen dute informazioa irudien eta eszenen bidez, entzumen-ikasleek soinuen bidez, eta ikasle kinestetikoek [...]

2020-12-14|albisteak|

BIRTLHn buletina estreinatu dugu!

BIRTLH osatzen dugun pertsona guztion artean etengabeko harremana izatea funtsezkoa iruditzen zaigu, eta horregatik, hobetzen jarraitzeko helburuarekin, komunikazio-tresna berri hau jarri dugu abian: buletin bat, aldizka, zuen @birt.eus posta elektronikoaren bidez jasoko duzuena, BIRTLHren hezkuntza-esparruko albisteekin. Gaur kaleratuko dugu lehen edizioa, zuen interesekoa izatea espero dugu.

2020-11-25|albisteak|
Go to Top