Ikasgunea atarian 2021-2022 ikasturteko ezohiko matrikulazio-aldian hutsik dauden plazak betetzeko BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK argitaratu dira (onartutako eskaerak, itxarote-zerrendan daudenak eta baztertutakoak).

Bi onarpen-aldien baterako esleipena da (ohikoa eta ez ohikoa). Beraz, bai onartutako lehen ikasleak, bai itxarote-zerrendan lehenak daudenak, ohiko aldian itxarote-zerrendan zeudenak dira. Jarraian, ezohiko aldian onartzeko eskaera egin zuten ikasleak agertzen dira.

Aldi berean, Erreklamazioak egiteko epea irailaren 9ko 24: 00ak arte egongo da zabalik. Argitaraturiko zerrendei erreklamazio bat jartzeko ikasgunea atarian aurkituko duzun formularioa bete behar duzu.

Erreklamazioak ebatzi ondoren, irailaren 10ean, betegabeko plazetarako onartutako, itxarote-zerrendako eta baztertutako eskaeren behin-betiko zerrendak argitaratuko dira. Gogoan izan, irailaren 10etik 14ra zure matrikula konfirmatu eta dagozkion tasen ordainketa egin beharko duzula.