2021-22 ikasturterako onartuen behin-behineko zerrendak argitaratu dira. Onarpen-prozeduran parte hartzen baduzu, Ikasgunea atarian sartuta kontsultatu ahal izango dituzu.

Hilaren 7ra arte, 24: 00ra arte, erreklamazioa jarri ahal izango duzu atari horren bidez, zerrendak egitean akatsen bat egin dela ikusiz gero. Erreklamazioak egiteko arrazoiei buruzko informazioa duzu webgune honetan: matrikulazio-gida.

GOGORATU PROZEDURA EZ DELA HEMEN AMAITZEN: behin betiko zerrendak argitaratzen direnean, matrikula formalizatu eta ordainketa egin beharko duzu (uztailak 9tik 13ra). Hori egin aurretik, prestakuntza-plana eta prestakuntza-ibilbidea gure webguneko matrikulazio-gidan berrikustea gomendatzen dizugu.