Onarpen prozedurarekin jarraituz, bihar, uztailak 24, aurreko esleipenean libre geratu diren plazak betetzeko itxarote-zerrenden bigarren esleipena argitaratuko da.

Modulu batean itxarote-zerrendetan bazaude, zure eskaeraren egoera ikus dezakezu (onartua izan zaren, itxarote-zerrendan jarraitzen duzun edo zure eskaera baztertu den) ikasgunea.eus atarian.

Moduluren batean onartu bazaituzte, matrikula egiaztatu eta ordainketa egin ahal izango duzu biharko 0: 00etatik uztailaren 26ko 23: 59ra arte.

Garrantzitsua: matrikula egin aurretik, zikloko ikasketa-plana berrikusi behar da, baldintzak (aurretiko ezagutzak) dituzten moduluak saihesteko, betetzen ez badira. Ikusi matrikulazio-gida gure webgunean.