Gaur, maiatzak 31, izena aurretik emateko epea ireki da, bai ikasle berrientzat, bai 2020-2021 ikasturtean gure ikastetxean lanbide-heziketako zikloetan matrikulatutako ikasleentzat.

Ikasturte honetan ez bazara BIRTLHko ikaslea izan, zure epea ekainaren 15ean amaituko da. Gaur egun (2020-21 ikasturtea) BIRTLHn matrikulatuta bazaude, ziklo berean jarraitzeko aurrez izena emateko epea ekainaren 28an amaituko da.

Aurreinskripzioa egin aurretik, matrikulazio-gida (webgune honetako Idazkaritzaren atalean) kontsultatzea gomendatzen diegu interesdunei.

Aurreinskripzioak Ikasgunea atariaren bidez egiten dira. Bertan, interesdunak aldez aurretik erregistratu behar dira (ikusi matrikulazio-gidan dagoen bideotutoriala ).

Ikasgunea atarira hemen klik eginez sar zaitezke.

PROZEDURA OSORIK ONLINE EGIN DAITEKE. OSASUN-ARRAZOIAK DIRELA ETA, HORRELA EGITEA GOMENDATZEN DUGU, BEHARREZKOAK EZ DIREN JOAN-ETORRIAK ETA ARRISKUAK SAIHESTEKO.