Titulu berria: 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak
Datorren 2021-22 ikasturtetik aurrera, BIRTLHk bere prestakuntza-eskaintza zabalduko du, hamaikagarren titulua ezarriz: 3D Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Elkarreragileetako Goi-mailako Teknikaria. Hasteko, lau modulu eskainiko dira lehen ikasturte honetan, eta pixkanaka beste modulu guztiak eskainiko dira, 2024an eskaintza osora iritsi arte. Ziklo berriak 3D teknologiaren alorreko prestakuntza-premiei erantzuten die, eta bideojokoaren eta animazioaren industrian jardun nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Hazkunde-aurreikuspen [...]