BIRTLH osatzen dugun pertsona guztion artean etengabeko harremana izatea funtsezkoa iruditzen zaigu, eta horregatik, hobetzen jarraitzeko helburuarekin, komunikazio-tresna berri hau jarri dugu abian: buletin bat, aldizka, zuen @birt.eus posta elektronikoaren bidez jasoko duzuena, BIRTLHren hezkuntza-esparruko albisteekin.

Gaur kaleratuko dugu lehen edizioa, zuen interesekoa izatea espero dugu.