maddi

About maddi

This author has not yet filled in any details.
So far maddi has created 34 blog entries.

Aurreinskripzioa egiteko epearen luzapena

Agindua, 2020ko maiatzaren 27koa, Hezkuntzako Sailburuarena, eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen duena, 2020ko ekainaren 1ean argitaratu zen EHAAn. Agindu horrek arautzen du onarpen-prozedura eta, bereziki, haren epeak. Urrutiko Lanbide Heziketari dagozkionak gure matrikulazio-gidan argitaratutakoak dira, eta agindua argitaratu hiru egun aurretik hasi dira. Inkongruentzia hori zuzentzeko, EHAAn argitaratzea epeen jakinarazpen sinesgarritzat jo behar denez, preinskripzio-epeak aginduan aurreikusitako egun-kopuruari eusteko, epe [...]

2020-06-09|albisteak|

Aurreinskripzioa egiteko epea zabalik

Ikasle berriak gure ikastetxeko lanbide heziketako zikloetan izena emateko epea zabalik egongo da gaurtik, maiatzak 29tik, ekainak 9ko 23: 59ak arte. Aurreinskripzioa egin aurretik, matrikulazio-gida (webgune honetako Idazkaritzaren atalean) kontsultatzea gomendatzen diegu interesdunei. Aurreinskripzioa egiteko Ikasgunea ataria erabili behar da. Egin aurretik, bertan izena eman behar dute interesdunek (ikusi bideotutoriala matrikulazio-gidan). Gaur egun (19-20 ikasturtea) BirtLHn matrikulatuta bazaude, gogorarazten dizugu [...]

2020-05-29|albisteak|

Onarpen prozedura. Aurreikuspenak eta gomendioak.

Datorren ikasturterako zikloan ikasle berriek izena emateko epea 2020/05/29an hasi eta 2020/06/09an amaituko da. Egutegi osoa kontsulta daiteke hemen deskargatuz edo gure Matrikulazio Gida kontsultatuz. Azpimarratzen dugu ez dela beharrezkoa jatorrizko dokumentazioa edo konpultsatua aurkeztea aurrez izena emateko fasean. Nahikoa izango da kopia bat eranstea formatu digitalean (eskaneatuta), ikasgunea plataformaren bidez. Ikastetxeak jatorrizko dokumentazioa edo dokumentazio konpultsatua eskatu ahal izango [...]

2020-05-21|albisteak|

Azterketen inguruko informazio garrantzitsua

Lehen Azken Ebaluazioa Maiatzaren 27tik ekainaren 2ra bitartean 1. Azken Ebaluazioko azterketak egingo dira. Azterketak online egingo dira, ziklo bakoitzeko egutegiaren arabera (ikusi beherago). Bertara aurkezteko ebaluazio jarraia gaindituta izan behar da (zereginen batezbestekoa eta saio presentzialetako asistentzia). Ebaluazio jarraiaren nota maiatzaren 22an ikusi ahal izango da kalifikazio-koadernoan.  Lehen Azken Ebaluazioaren notak ekainaren 5ean argitaratuko dira. Gainditzen ez duenak, 2. [...]

2020-05-08|albisteak|

Ikasturte amaieraren inguruko oharra

Ziurgabetasuna nagusi izan arren, BirtLHk normaltasun maila altua mantendu ahal izan du konfinamenduan zehar izan dugun irakaskuntzaren izaerari esker. Ikasturte amaierari begira ere, ikasleei ahalik eta kalte txikiena eragitea du helburu BirtLHk. Horregatik, honakoa adierazi nahi dizuegu. · Online jarduera: Online jarduera guztietan, aurreikusitako egutegiari eutsiko diogu, orain arte bezala. · Aurrez aurreko saioak: Hezkuntza Sailak ez du baztertzen, ikasturtea [...]

2020-04-23|albisteak|

2020ko urtarrileko azterketen datak

2020ko urtarrilaren 22tik 28ra bitartean urte osoko moduluen azterketa partzialak eta lauhileko moduluen lehen azken azterketak egingo direla gogorarazi nahi dizugu. Bertara aurkezteko ebaluazio jarraia gaindituta izan behar duzula kontuan izan (zereginen batezbestekoa eta saio presentzialetako asistentzia). Lehen finala duten moduluen kasuan, urtarrilaren 21an ebaluazio jarraiko nota ikusi ahal izango duzu kalifikazio-koadernoan. Azkenik, gogoratu azterketa dagokizun lurraldea (matrikulan aukeratu zenuena) ez den [...]

2020-01-08|albisteak|
Go to Top