2020ko urtarrilaren 22tik 28ra bitartean urte osoko moduluen azterketa partzialak eta lauhileko moduluen lehen azken azterketak egingo direla gogorarazi nahi dizugu.

Bertara aurkezteko ebaluazio jarraia gaindituta izan behar duzula kontuan izan (zereginen batezbestekoa eta saio presentzialetako asistentzia).

Lehen finala duten moduluen kasuan, urtarrilaren 21an ebaluazio jarraiko nota ikusi ahal izango duzu kalifikazio-koadernoan.

Azkenik, gogoratu azterketa dagokizun lurraldea (matrikulan aukeratu zenuena) ez den beste batean egin nahi baduzu, urtarrilaren 16a, osteguna, baino lehen jakinarazi behar duzula ikasketaburutza@birt.eus helbidera idatzita, zein modulu aldatu nahi duzun eta zein lurraldetara adieraziz.

AZTERKETEN IKASTETXEAK, EGUNAK ETA ORDUTEGIAK, ZIKLOKA:

Erdi mailako heziketa-zikloak:

Instalazio elektriko eta automatikoak

Osasun larrialdiak

Sukaldaritza eta gastronomia

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta

Goi mailako heziketa-zikloak:

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

Sareko informatika-sistemen administrazioa

Fabrikazio mekanikoaren diseinua

Administrazio eta finantzak

Web aplikazioen garapena

Plataforma anitzen aplikazioen garapena

Ebaluazio honen notak otsailaren 7an publikatuko dira kalifikazio-koadernoan.