Ziurgabetasuna nagusi izan arren, BirtLHk normaltasun maila altua mantendu ahal izan du konfinamenduan zehar izan dugun irakaskuntzaren izaerari esker. Ikasturte amaierari begira ere, ikasleei ahalik eta kalte txikiena eragitea du helburu BirtLHk. Horregatik, honakoa adierazi nahi dizuegu.

· Online jarduera: Online jarduera guztietan, aurreikusitako egutegiari eutsiko diogu, orain arte bezala.

· Aurrez aurreko saioak: Hezkuntza Sailak ez du baztertzen, ikasturtea amaitu baino lehenago, aurrez aurreko jardueraren zati bat berreskuratzea. Hala ere, ahalik eta saio presentzial gehien online jarduerekin ordezkatuko ditugu. Era berean, hurrengo ikasturtearen hasieran borondatezko indartze-jarduerak programatzeko aukera aztertzen ari gara, egin gabe gera daitezkeen funtsezko jardueretarako.

· Lantokiko prestakuntza (FCT): Tutoreak harremanetan jartzen ari dira lantokiko formakuntza etenda duten ikasleekin eta Hezkuntza Sailak aste honetan ezarritako jarraibideen arabera eskura dauden aukerak eskaintzeko.

· Azken azterketak: Aurreikusitako azterketen datak mantentzea espero dugu, baina oraindik ezin dugu ordutegi zehatzik eman. Azterketak online egitea bezalako alternatibek gure gainetik dauden arau-egokitzapenak behar dituzte, eta dagoeneko eskatu dugu egokitzapen horiek egitea.

Informazio zehatzagoa izan bezain laster, ikasle guztioi helaraziko dizuegu.

Eskerrik asko ulermenagatik eta animo ikasturtearen amaierari ekiteko.