Ikasle berriak gure ikastetxeko lanbide heziketako zikloetan izena emateko epea zabalik egongo da gaurtik, maiatzak 29tik, ekainak 9ko 23: 59ak arte.

Aurreinskripzioa egin aurretik, matrikulazio-gida (webgune honetako Idazkaritzaren atalean) kontsultatzea gomendatzen diegu interesdunei.

Aurreinskripzioa egiteko Ikasgunea ataria erabili behar da. Egin aurretik, bertan izena eman behar dute interesdunek (ikusi bideotutoriala matrikulazio-gidan).

Gaur egun (19-20 ikasturtea) BirtLHn matrikulatuta bazaude, gogorarazten dizugu ziklo berean jarraitzeko aurreinskripzioa egiteko epea datorren ekainaren 20tik 28ra bitartean egongo dela zabalik.

Ikasgunea atarira sartzeko, hemen klikatu.

PROZEDURA OSORIK ONLINE EGIN DAITEKE. OSASUN-ARRAZOIAK DIRELA ETA, HORRELA EGITEA GOMENDATZEN DUGU, BEHARREZKOAK EZ DIREN JOAN-ETORRIAK ETA ARRISKUAK SAIHESTEKO.