Albisteak

Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Gaur, Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunean, BIRTLHk bat egiten du Emakunderen kanpainarekin: "Entzunez gero, ikusiko duzu. Soilik adi dagoen gizarte batek antzeman dezake indarkeria ezkutuena", eta aurten adineko emakumeek pairatzen duten indarkeria ezkutuan jarri nahi dute arreta. Indarkeria hori desagerrarazten lagun dezakegu, indarkeria-egoera horiek salatuz eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan eginez, "Indarkeria desberdintasunaren ondorioa [...]

2020-11-25|albisteak|

Alex Vea : “Covid-19ak online ebaluazioaren potentziala erakutsi du”

Alex Vea - Smowltech Gaur egungo gizartean, irakaskuntza birtualak gero eta presentzia handiagoa dauka eta honek, ezagutzak, gaitasunak eta konpetentziak modu deslokalizatuan eskuratzea ahalbidetzen du. Ondorioz, hainbat tresna garatzen ari dira ebaluazio-prozesuaren kalitatea ere bermatzeko, leku jakin batean, eta berme guztiekin, fisikoki egon beharrik gabe. Badira urte batzuk BIRTLHn Smowlekin azterketak online egiten hasi ginela. Aste honetan, esaterako, [...]

2020-11-23|albisteak|

Ingelesa indartzeko programa MondragonLinguaren eskutik

Gauza jakina da, hizkuntzak giltzarri direla ikasleen enpleagarritasuna hobetzeko, horregaitik, hizkuntzak jakitearen eta hizkuntzei arreta berezia ematearen garrantzia.  Hezkuntza Sailak,  EAEko ikasleek atzerriko hizkuntzan duten gaitasuna hobetu dezaten hainbat ekimen bultzatzen ditu, eta horrekin lotuta LHko ikastetxe publikoetan ingelesa emateko programa jarri du martxan. BIRTLHko 60 ikaslek aukera hori baliatu eta Mondragon Lingua eskeintzen ari den ikastaroan parte hartuko dute [...]

2020-11-10|albisteak|

Irakaskuntza-jarduera guztiak bere horretan jarraitzen du

Eusko Jaurlaritzak Covid-19ren hedapena geldiarazteko hartu dituen azken neurriek ez dute aldaketarik eragin BIRTLHren irakaskuntza-jardueran. 36/2020 Dekretuak berariaz baimentzen du ikastetxeetara joatea, eta, beraz, udalerrien arteko mugikortasuna mugatzeak ez die eragiten aurrez aurreko saioetara joaten diren ikasleei, betiere hori agiri bidez egiazta badaiteke. Helburu horrekin, aurrez aurreko moduluak dituen ikasle bakoitzak bere BIRTLH zentro laguntzailera lekualdatzeko beharra egiaztatzen duen dokumentua [...]

2020-10-29|albisteak|

Bete gabeko plazak: 2020-21 ikasturteko behin-betiko zerrendak

Ezohiko matrikulazio epealdian, betegabeko plazetarako eskaeren onarturiko, itxarote-zerrendetako eta bazterturiko eskaeren BEHIN-BETIKO ZERRENDAK argitaratu dira Ikasgunea atarian. Erreklamazioak aurkeztu dituzuenontzat, ebazpena bertan aurkituko duzue. Zerrenda hauen argitaratzearekin batera matrikula konfirmatzeko epealdia ireki da. Gogoratu, irailaren 14tik 20ra bitarte zure matrikula konfirmatu eta dagozkion tasen ordainketa egin beharko duzula. ZURE AURREMATRIKULAKO ESKAERA ONARTUA IZANAK EZ DU ESAN NAHI MATRIKULATUA ZAUDENIK. MATRIKULATZEKO, [...]

2020-09-14|albisteak|

Astelehenean ikasturtea hasiko da

Datorren astelehenean zehar, irailak 14, BIRTLHko ikasle guztiek gure Ikasgela Birtualerako sarbidea jasoko dute posta elektronikoz. Covid-19k sortutako egoera dela eta, aurten ezin izango dugu aurrez aurreko aurkezpenik egin hiru lurraldeetan, ohikoa zen bezala. Hala ere, ikasleek beharrezko informazio eta baliabide guztiak izango dituzte, tutoreen laguntza barne, ikasturtearen hasierari behar bezala aurre egiteko. Ikasturtea pandemiak baldintzatuta hastera doa; baina ilusioz [...]

2020-09-11|albisteak|

Bete gabeko plazak: 2020-21 ikasturteko behin-behineko zerrendak

Ikasgunea atarian 2020-2021 ikasturteko ezohiko matrikulazio-aldian hutsik dauden plazak betetzeko BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK argitaratu dira (onartutako eskaerak, itxarote-zerrendan daudenak eta baztertutakoak). Aldi berean, erreklamazioetarako, epea irekita dagoela gogoratu nahi dizuegu irailaren 10ra arte, 24:00 ordura arte. Argitaraturiko zerrendei erreklamazio bat jartzeko ikasgunean aurkituko duzun formularioa bete behar duzu. Erreklamazioak ebatzi ondoren, irailaren 14an, 2020-2021 ikasturterako betegabeko plazetarako onartutako, itxarote-zerrendako eta baztertutako [...]

2020-09-09|albisteak|

Ikasturtearen hasiera

Ikasturtea irailean hasiko da. Matrikulatutako guztiei behar besteko aurrerapenaz jakinaraziko zaie, posta elektronikoz eta SMS bidez, preinskripzioan adierazitako helbidean eta telefono mugikorrean. Ordura arte, gozatu udaz.

2020-07-20|albisteak|

Ezohiko aurreinskripziorako epea zabalik

Gaurtik aurrera, uztailaren 20tik aurrera, izena aurrez emateko ezohiko epea irekiko da ohiko aldian izena eman ez zuten ikasleentzat. Epea uztailaren 31n amaituko da. Aurrez izena emateko eta matrikulatzeko prozesua behar bezala egiteko, gure webguneko matrikulazio gida arretaz aztertzea gomendatzen dugu (idazkaritza). Hauek dira hutsik geratuko diren eta aldi honetan eskainiko diren moduluak: Zikloa Modulua Diseño en fabricación mecánica Empresa [...]

2020-07-20|albisteak|

Onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuta

Onartuen behin-behineko zerrendak argitaratu dira. Onarpen-prozeduran parte hartzen baduzu, Ikasgunea atarian sartuta kontsultatu ahal izango dituzu. Hilaren 9ra arte, 23: 59ra arte, erreklamazioa jarri ahal izango duzu atari horren bidez, zerrendak egitean akatsen bat egin dela ikusiz gero. Erreklamazioak egiteko arrazoiei buruzko informazioa duzu webgune honetan: matrikulazio-gida. GOGORATU PROZEDURA EZ DELA HEMEN AMAITZEN: behin betiko zerrendak argitaratzen direnean, matrikula formalizatu [...]

2020-07-07|albisteak|

Aurreinskripzioa egiteko epearen luzapena

Agindua, 2020ko maiatzaren 27koa, Hezkuntzako Sailburuarena, eskabideak aurkezteko egutegi komuna ezartzen duena, 2020ko ekainaren 1ean argitaratu zen EHAAn. Agindu horrek arautzen du onarpen-prozedura eta, bereziki, haren epeak. Urrutiko Lanbide Heziketari dagozkionak gure matrikulazio-gidan argitaratutakoak dira, eta agindua argitaratu hiru egun aurretik hasi dira. Inkongruentzia hori zuzentzeko, EHAAn argitaratzea epeen jakinarazpen sinesgarritzat jo behar denez, preinskripzio-epeak aginduan aurreikusitako egun-kopuruari eusteko, epe [...]

2020-06-09|albisteak|
Go to Top